6. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketak, tasak arautzen dituzten ordenantza fiskaletan.
Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2020ko irailaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketak egitea tasak arautzen dituzten ordenantza fiskaletan, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera indarra har dezaten.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei jarraikiz, erabaki hori 2020ko 256. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 3an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta espedientea 30 egun naturalez egon da jendaurrean.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu foru legearen 325.1.c) artikuluan dauden aginduak bete beharrez, behin betiko onetsitako aldaketak argitaratzen dira, ondotik ematen den eranskinean ezartzen den bezala.

Argitara ematen da aipatu agindua bete beharrez, eta ohartarazten ezen aldaketa hauen aurka –xedapen administratibo orokorra baitira– ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluari jarraikiz. Hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideetako bat erabiltzen ahalko da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2020ko abenduaren 22an.–Ogasuneko zinegotzi ordezkaria, Irene Royo Ortín.

ERANSKINA

5. ORDENANTZA.–EREMU PUBLIKOA ETA HERRI-LURRAK OKUPATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

11.2 artikuluan gehitzea, tasarik gabeko kasuen artean, 18. tarifan doakotzat jasotzen direnak; hala, 11.2 artikuluan e) apartatu bat erantsiko da, testu hau izanen duena:

“Ongintzazko helburu hutsa duten ikus-entzunezko produktuak filmatzea, edo udal intereseko helburua dutenak, udalerriko jardueren edo ingurumenaren zabalkundeari, sustapenari edo garapenari dagokienez; betiere, dagokion udal zerbitzuak txostena egin beharko du, hori hala dela esaten duena. Halaber, zinema eskola eta akademietako ikasleek film laburrak filmatzea, prestakuntzazko helburu hutsarekin”.

18. tarifatik kentzea doakotzat jasotzen diren bi kasuak, eta honela idatzirik uztea: 18. Zinemako filmaketa (eguneko). 100,00 euro.”

11.3. artikuluan honako testu hau gehitzea: “11.2 e) artikuluan jasotako kasuan, filmaketei buruzko 17. artikuluan xedatutakoari jarraikiko zaio”.

15. ORDENANTZA.–UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Tarifa hauek gehitzen dira:

–”1. Eguneko sarrera” apartatuan, “Igerileku denboraldiko sarrera” gehituko da, eta tarifa berriak sortuko dira txandakako sarrera hauetarako, aplikatzekoak izanen direnak baldin COVID-19ari loturiko osasun murrizketarik badago:

Goizeko txanda:

  • 5-13 urte: 2,90 euro.
  • 14-64 urte: 5,50 euro.
  • 65 urtetik gora: 2,90 euro.

Arratsaldeko txanda:

  • 5-13 urte: 2,50 euro.
  • 14-64 urte: 4,90 euro.
  • 65 urtetik gora: 2,50 euro.

–Tarifa berriak sortuko dira, “Igerileku denboraldiko abonamenduak (Ciudad de Tudela eta Ribotas)” izenekoak, aplikatzekoak izanen direnak baldin COVID-19ari loturiko osasun murrizketarik badago:

Banakakoa, 5-13 urte: 32,50 euro.

Banakakoa, 14 urtetik gora: 55,50 euro.

Familiako abonamendua, titularra: 100,00 euro.

Familiako abonamendua, ezkontidea: 0,00 euro.

Familiako abonamendua (14 urtetik beherako semea/alaba): 0,00 euro.

Familiako abonamendua (plusa, 14 urtetik gorako 1. semea/alaba): 23,40 euro.

Familiako abonamendua (plusa, 2. semea/alaba eta hurrengoak): 23,40 euro.

Heldu baten eta semearen/alabaren abonamendua (14 baino gutxiago): 61,60 euro.

Heldu baten eta semearen/alabaren abonamendua (14 urte edo gehiago): 7,80 euro.

Heldu baten eta semearen/alabaren abonamendua (plusa, 2. semea/alaba eta hurrengoak): 21,10 euro.

16. ORDENANTZA.–UDALAREN KIROL MEDIKUNTZAKO ZERBITZUA ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Gehitzen da “SARS-Cov-2 detektatzeko test lasterrak, B edo C motako azterketak egin aurretik” izeneko tarifa, eta tarifen taula honela gelditzen da:

Bakarkako azterketa

–A 1 eredua

15,40 euro

–A 2 eredua

16,40 euro

–A 3 eredua

20,50 euro

–B eredua

49,20 euro

–C eredua

72,00 euro

Kirol elkarte eta entitateendako azterketa

–A 1 eredua

10,30 euro

–A 2 eredua

11,30 euro

–A 3 eredua

15,40 euro

–B eredua

30,84 euro

–C eredua

61,50 euro

(*) SARS-Cov-2 detektatzeko test lasterrak, B edo C motako azterketak egin aurretik

12,00 euro

–Tarifa hau sortuko da osasun egoerak hala eskatzen duen bitartean.

24. ORDENANTZA.–”FERNANDO REMACHA” UDALAREN MUSIKA ESKOLA ETA KONTSERBATORIOAREN ZERBITZUEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

–Musika eskolako tasen tarifak aldatzea, Nafarroako Gobernuak onartu dituen instrumentu minoritario berriak sartuz. Honela geratuko da: (aipatu aldaketa letra lodi eta etzanez adierazten da).

1. “Fernando Remacha” musika eskolako tasak, ikastaroaren arabera: Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 45. artikuluan ezarritako musika ikasketa arautu gabeak:

Haur Hezkuntza

121,51 euro/ikastaro

Prestatze maila

204,82 euro/ikastaro

Instrumentu minoritarioen prestatze maila: kontrabaxua, fagota, tronpa, tuba, bonbardinoa, biola, biolina eta biolontxeloa

102,79 euro/ikastaro

1., 2., 3. eta 4. mailak

564,30 euro/ikastaro

Irakaskuntza Profesionaletarako prestakuntza, 3. eta 4. mailak

611,47 euro/ikastaro

Musika tresnen taldea (orkestra...)

29,36 euro/ikastaro

Irakasgai teoriko-praktikoak

102,79 euro/ikastaro

Musika tresna taldean jotzeko eskola:

206,58 euro/ikastaro

Musika tresnaren bakarkako praktika

413,35 euro/ikastaro

Ahots taldea (abesbatza...):

29,36 euro/ikastaro

Pop-Rock ikastaroa

332,50 euro/ikastaro

32. ORDENANTZA.–ORDEZKO BETEARAZPENEN TASAK ETA BETEARAZPEN AGINDUEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

7. artikuluko ehunekoa aldatzea, %18,08 ezarririk.

37. ORDENANTZA.–MONREAL DORREAN EMATEN DIREN ZERBITZUEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

4. artikuluan osatzea ordenantzan e) zerga-egitatearen bidez (Monreal dorreko Ganbera Iluna bisitatzea) arauturiko tasa ordaindu behar ez dutenen enuntziatua, eta zerrendakoei gehitzea Tuterako Katedralaren Adiskideen Elkarteko kideak; halaber, artikulu beraren egungo idazketan “minusbaliotasuna duten pertsonak” aldatu, eta idazketa berrian “desgaitasuna duten pertsonak” jartzea. Hala, artikulu hori honela geldituko da idatzirik hitzez hitz:

4. artikulua. Honako hauek daude salbuetsirik ordenantza honen e) apartatuan aipaturiko zerga-egitatearen bidez (Monreal dorreko Ganbera Iluna bisitatzea) arautzen den tasa ordaintzetik:

–16 urtetik beherakoak.

–Gazte-txartela aurkezten duten gazteak.

–“Sefarad Card” txartelaren titular guztiak.

–65 urtetik gorakoak edo erretirodunak, hori egiaztatzen duen agiria aurkezturik.

–%33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonak, hori egiaztatzen duen agiria aurkezturik.

–Tuterako Katedralaren Adiskideen Elkarteko kideak.

45. ORDENANTZA.–”LA COMETA” UDAL LUDOTEKAKO INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

5. artikuluaren bosgarren apartatua aldatzea, tasen sortzapenari dagokionez:

5. Eguneko hamar alditarako bonua izanez gero, eskuratzen denean ordaindu beharko da. Bonu horrek eskubidea emanen du Udalaren ludoteka zerbitzua hogei orduz erabiltzeko, dela bi orduko hamar alditan edo dela ordubeteko hogei alditan. Eguneko hamar alditarako bonuak bi denboraldiko iraungipena izanen du, eta ez da egonen ordaindutakoa itzultzeko eskubiderik, uko egiten bazaio.

6. artikuluaren laugarren apartatua aldatzea, hobariei dagokienez:

4. Artikulu honen 1. puntuan aipatzen den hobaria ezin da metatu 2. eta 3. puntuan aipatzen direnekin. Eguneko sarrerak ez du inolako hobaririk.

7. artikulua aldatzea, aurkeztu beharreko dokumentazioari dagokionez:

–Kendu egiten da nortasun agirirako neurriko argazki bat aurkezteko beharra.

“Hamar alditarako bonua” kontzeptuaren tarifa aldatzea eta, 21,30 euroen ordez, 22 euro ezartzea.

2. eranskina aldatzea, eta honela utzi:

2. ERANSKINA

“La Cometa” udal ludotekako bazkide txartela (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2015999