6. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

19/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia argitaratu zen 2020ko 280. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 1ekoan. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa behin betiko onesten da eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

19/2019 kreditu-gehigarria:

Sortzen da 1 1532 62100 aurrekontu-aplikazioa, “Foruen pasealekuko zuloa konpontzea”. Horren kreditua 6.500,00 euro goitituko da.

Gastuen handitze hori finantzatuko da gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez, 6.500,00 euroko zenbatekoarekin.

Garesen, 2020ko abenduaren 29an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2016279