6. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2020ko 8. eta 9. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Oteitzako Udalak, 2020ko azaroaren 19 egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2020ko gastuen aurrekontuko aparteko kredituen espedienteak. Hona hemen:

8/2020 aurrekontu-aldaketa: Kreditu-gehigarria gaitzeko espedientea, 7.461,32 eurokoa, auzo-bideak egokitzeko, 4140,61900 gastuen partidan (Auzo-bideak egokitzea eta beste azpiegitura batzuk egitea). Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin finantzatuko da, zenbateko berarekin.

9/2020 aurrekontu-aldaketa: Kreditu-gehigarria gaitzeko espedientea, 29.003,47 eurokoa, Oteitzako udal-igerilekuak konpontzeko, 3420,63200 gastuen partidan (Igerilekuak konpontzea). Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin finantzatuko da, zenbateko berarekin.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2020ko 280. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 1ean. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, espedientea behin betiko onetsita gelditu da, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluaren arabera (“Aurrekontu-aldaketak onestea eta indarrean jartzea”), zeinak 18. artikulura igortzen baitu. Foru dekretu horrek garatzen du Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontu eta gastu publikoaren arloan.

Oteitzan, 2020ko abenduaren 31n.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2100116