6. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1561E/2020 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zenbait lanpostu huts esleitzen baitira, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz, pediatriako fakultatibo espezialista, OOLTko pediatra eta ospitalez kanpoko larrialdietako pediatra izateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 1eko 327E/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen lanpostu hauek merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia: pediatriako fakultatibo espezialista izateko 5 lanpostu huts, OOLTko pediatra izateko 26 lanpostu huts eta ospitalez kanpoko larrialdietako pediatra izateko 3 lanpostu huts, denak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak. Deialdi hori 2019ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 17koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak uztailaren 23an eman 2833E/2019 Ebazpenaren bidez onetsi da merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz lanpostu hauek betetzeko deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda: pediatriako fakultatibo espezialista izateko 5 lanpostu huts, OOLTko pediatra izateko 26 lanpostu huts eta ospitalez kanpoko larrialdietako pediatra izateko 3 lanpostu huts, denak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak.

Abenduaren 11ko 333/2019 Foru Dekretuaren bidez, 2019ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko osasun arloko langileentzat, bai Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, bai Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Lan eskaintza hori dagokio 2019ra luzatutako 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean ezarritako ordezte-tasari. Lan eskaintza partzial horretan sartu ziren, besteak beste, OOLTko pediatra izateko 3 lanpostu huts eta pediatriako eta bere arlo espezifikoetako fakultatibo espezialista izateko 2 lanpostu huts, denak ere Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aritzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 30eko 1067E/2020 Ebazpenaren bidez, handitu egin zen eskainitako lanpostu kopurua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan pediatria barrutiko fakultatibo espezialisten, OOLTko pediatren eta ospitalez kanpoko larrialdietako pediatren zenbait lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian. Ebazpen hori 2020ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 19koan.

Kalifikazio epaimahaiak lehiatzaileek erdietsitako puntuazioaren araberako zerrenda igorri du, eta, lanpostu hutsak hautatzeko epea igaro ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Izangai hauei esleitzea, lekualdatze-lehiaketa eginda, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako pediatriako fakultatibo espezialista, OOLTko pediatra eta ospitalez kanpoko larrialdietako pediatra izateko lanpostu huts hauek:

O-NOZko lekualdatzea:

–Duran Urdaniz, Gabrieli, OOLTko pediatra lanpostu bat Alde Zaharreko OOLTan (lanpostu zenbakia: 60903).

–Hernandez Ortiz, María Yolandari, OOLTko pediatra lanpostu bat Arrosadiako OOLTan (lanpostu zenbakia: 66835).

–Ramos Zugasti, Martari, OOLTko pediatra lanpostu bat II. Zabalguneko OOLTan (lanpostu zenbakia: 60657).

–Garatea Rodriguez, Mariari, pediatriako barrutiko fakultatibo espezialistaren lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (lanpostu zenbakia: 65100).

–Burgaleta Sagaseta, Ana Maríari: OOLTko pediatra lanpostu bat Buztintxuriko OOLTan (lanpostu zenbakia: 60283).

–Sierra Colomina, Gemmari, pediatriako barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (lanpostu zenbakia: 71158).

–Morales Senosiain, Desireeri, pediatriako barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (lanpostu zenbakia: 63343).

–Alvarez Zallo, Noeliari, OOLTko pediatra lanpostu bat Txantreako OOLTan (lanpostu zenbakia: 60340).

–Lavilla Oiz, Anari, pediatriako barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (lanpostu zenbakia: 62620).

–Armendariz Cuevas, Yolandari, pediatriako barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (lanpostu zenbakia: 63381).

–San Martin Garcia, Isabeli, OOLTko pediatra lanpostu bat Berriozarko OOLTan (lanpostu zenbakia: 71469).

–Zandueta Pascual, Laurari, OOLTko pediatra lanpostu bat Noaingo OOLTan (lanpostu zenbakia: 71316).

–Ayechu Diaz, Amaliari, OOLTko pediatra lanpostu bat Burlatako OOLTan (lanpostu zenbakia: 60750).

–Prim Jaurrieta, Paulari, OOLTko pediatra lanpostu bat Azpilagañako OOLTan (lanpostu zenbakia: 66846).

–Chapi Peña, Beatrizi, OOLTko pediatra lanpostu bat Cascanteko OOLTan (lanpostu zenbakia: 65408).

–Alvarez Garcia, Jorgeri, OOLTko pediatra lanpostu bat Antsoaingo OOLTan (lanpostu zenbakia: 68475).

–Oscoz Lizarbe, Mireni, OOLTko pediatra lanpostu bat II. Zabalguneko OOLTan (lanpostu zenbakia: 67844).

–Lecumberri Garcia, Norari, pediatriako barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (lanpostu zenbakia: 71269).

–Garces Bordege, Rosa Maríari, pediatriako barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu bat, Lizarrako Osasun Barrutian, García Orcoyen ospitalean (lanpostu zenbakia: 69860).

–Herrero Varas, Anari, OOLTko pediatra lanpostu bat Arangurengo OOLTan (lanpostu zenbakia: 61074).

–Martinez Arbeloa, Idoyari, OOLTko pediatra lanpostu bat Lizarrako OOLTan (lanpostu zenbakia: 63749).

Lekualdatze nazionaleko txanda:

–Lecumberri Ruiz, Aliciari, OOLTko pediatra lanpostu bat II. Zabalguneko OOLTan (lanpostu zenbakia: 71315).

–Delgado Fuentes, Elenari, OOLTko pediatra lanpostu bat Sarrigurengo OOLTan (lanpostu zenbakia: 71053).

2. Izendatu diren lehiatzaileek 2021eko otsailaren 1ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez direnek adjudikatu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.

5. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzara, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzura eta Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalera (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko abenduaren 21ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2015859