6. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORORBIA

3/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Ororbiako Kontzejuko Batzarrak, 2020ko abenduaren 14an egindako bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea 3. aldaketa 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Ororbian, 2020ko abenduaren 24an.–Kontzejuko burua, Jesús Gárriz Ezcurra.

Iragarkiaren kodea: L2016261