6. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NARBARTE

2020ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Narbarteko Kontzejuak, 2020ko abenduaren 28an, asteazkenarekin, egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarreko 1. eta 2. aldaketak. Aparteko kredituak dira, kreditu-transferentzia bidez finantzatuak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horrek garatzen du, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Narbarten, 2020ko abenduaren 28an.–Alkatea, José Manuel Juanotena Arambillet.

Iragarkiaren kodea: L2016272