6. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

4, 5 eta 6/2020 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira Miranda Argako 4/2020, 5/2020 eta 6/2020 aldaketak 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrerako, eta jendaurreko informaziorako legez aurreikusitako epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe. Beraz, denak ere behin betiko onetsita gelditu dira.

Argitaratzen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten. Hori dena, honako hauetan xedatuari jarraikiz: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea), eta horrekin bat datorren araudia.

4/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

GASTUAK:

6. kapitulua.–Ordenagailua erostea: 1.400,00 euro.

6. kapitulua.–Bideak zaharberritzea: 14.600,00 euro.

Gastuen aurrekontua gehitzea: 16.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

Toki Inbertsioen Plana. Erabilera librea - Jendegabetzeari aurre egiteko: 16.000,00 euro.

Diru-sarreren aurrekontua gehitzea: 16.000,00 euro.

5/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

GASTUAK:

2. kapitulua.–Programa informatikoen mantentze-lanak: 3.050,00 euro.

2. kapitulua.–COVID-19 Askotariko gastuak: 5.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia, zahar-egoitzarako: 36.592,63 euro.

6. kapitulua.–BTT ibilbidea: 3.108,27 euro.

Gastuen aurrekontua gehitzea: 47.750,09 euro.

DIRU-SARRERAK:

Transferentzia arrunten funts berezia, COVID-19ak ekarritako gastuengatik: 47.750,90 euro.

Diru-sarreren aurrekontua gehitzea: 47.750,09 euro.

6/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-transferentzia

GASTUAK:

6. kapitulua.–Traktorea erostea: 14.139,22 euro.

Gastuen aurrekontua gehitzea: 14.139,22 euro.

2. kapitulua.–Herriko abuztuko festak: -14.139,22 euro.

Aurrekontuko gastu beheititua: -14.139,22 euro.

Miranda Argan, 2020ko abenduaren 22an.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L2016221