6. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

2020ko 5. eta 6. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena.

Igantziko Udalak, 2020ko azaroaren 6an egindako Osoko Bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren aurrekontuan aldaketak egiteko 5/2020 eta 6/2020 espedienteak, kreditu berezi bat gehitzeko.

Iragarkia 2020ko 280. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 1ean, jendaurreko aldia eta erreklamazioetarako epea irekiz.

Ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork erreklamaziorik nahiz alegaziorik egin gabe, aipatutako aldaketak behin betiko onetsitzat joten dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontu-aldaketak:

GASTUAK:

Aparteko kreditua.

KODEA

AZALPENA

ZENBATEKOA

Funtzionala

1

4540

21005

Gartxipia-Kaltzadako bidearen konponketa

18.329,95

1

4540

21004

Aizalegi-Etxagoiengo bidearen konponketa

35.370,05

GUZTIRA

53.700´00

Gastu horiek honela finantzatuko dira:

KODEA

AZALPENA

ZENBATEKOA

1

8700001

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina

53.700,00

Igantzin, 2020ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2016367