6. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

2020ko aurrekontuko aldaketa. Hasierako onespena

Girgillaoko Kontzejuak, 2020ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2020ko aurrekontuko aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Girgillaon, 2020ko abenduaren 19an.–Kontzejuko burua, Gonzalo Parreño Oroz.

Iragarkiaren kodea: L2016211