6. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Arau Subsidiarioetako aldaketa xehakatua. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen, hitzez hitz honela dioena:

Lehendabizikoa.–Hasiera batean onestea Funesko Arau Subsidiarioetako aldaketa, indarreko planeamenduko antolamendu xehatua egokitzeko; horretarako, 32 bis artikulua sartuko da, Udaleko hirigintzako aholkulariak idatzitako dokumentuaren arabera (...).

Bigarrena.–Jendaurrean jartzea hilabetez udal honen Arau Subsidiarioak aldatzeko espediente osoa (indarreko planeamenduko antolamendu xehatua egokitzea), iragarkia argitaratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan, aplikatzekoa den hirigintzako araudia betez.

Hirugarrena.–Jendaurreratzearekin batera, txostena jasotzea Erriberako Hondakin Solidoen Mankomunitatetik udalerriari mankomunitate hori baitagokio, planeamenduak ukitutako udal zerbitzu mankomunatuen gainean, kasua bada.

Txosten horiek tramite-egintza kualifikatutzat hartuko dira, administrazio prozedura erkidegoari buruzko araudian xedatutakoaren ondorioetarako, eta bi hilabeteko epean egin beharko dira gehienez; epe hori iraganez gero txostenak jaso gabe, emantzat joko dira eta tramitazioarekin jarraituko da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin.

Laugarrena.–Erabaki hau egokiro betearazteko jarduketa guztiak egin beharrez behar diren guztiak egiteko ahalmena ematea alkateari.

Funesen, 2020ko abenduaren 14an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2015360