6. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

2020ko 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2020ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 17an, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

4/2020 aldaketa: 1 partida. 3370.63300 Termoak berritzea eta deskaltzifikagailuak paratzea igerilekuko dutxetan. Kreditu berezia, 7.913,87 eurokoa. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakin likidoaren kontura finantzatuko da, zenbateko berarekin.

5/2020 aldaketa: 1 partida. 1522.63200 Udal igerilekuen eraikineko terraza iragazkortzea. Kreditu berezia, 8.648,93 eurokoa. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakin likidoaren kontura finantzatuko da, zenbateko berarekin.

Ziraukin, 2020ko abenduaren 24an.–Alkate udalburua, Julio Laita Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2016139