6. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

13/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2020ko abenduaren 30ean egin zen osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 13/2020. aldaketa 2020ko ekitaldiko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Inork erreklamaziorik egiten ez badu, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea amaitutakoan.

Oltza Zendean, 2020ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva

Iragarkiaren kodea: L2016357