6. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Francisco Joaquin de Irirarte Zaharren Egoitza. 1/2020. aldaketa 2020ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2020ko abenduaren 24an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 1. aldaketa Francisco Joaquin de Iriarte Zaharren Egoitza erakunde autonomoaren 2020ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Baztanen, 2020ko abenduaren 24an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2016163