6. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Lekarozko ur-hornidurako sare berriaren proiektua. Behin betiko onespena

Baztango Udalak 2020ko abenduaren 24an egin osoko bilkura berezian, 4. puntuan honako hau erabaki zuen:

Lehena.–Behin betiko onestea Lekarozko (Nafarroa) ur-hornidurako sare berriaren proiektua, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere. Onespen horretan, inplizituki, onura publikoaren deklarazioa eta okupatzeko beharra ezartzen dira, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.–Nafarroako Gobernuari, horretarako organo eskuduna den aldetik, ukitutako ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzeko eskatzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren ondorioetarako, Lekarozko Enpresa Campusa, aterpetxea eta ondoko Bigarren Hezkuntzako Institutua ur egokiz hornitzeko beharra baitago. Horretarako, hornikuntzarako kanalizazio berri bat eraikiko da, 140 mm-ko diametrokoa, Iruritako ur-biltegitik, eta Campusean lurperatutako ur-biltegiak deuseztatuko dira.

Hirugarrena.–Egiaztatzea desjabetze-espedientearen onuradun den Sociedad Pública Navarra de Suelo y Vivienda SAk baduela proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen balio justuaren ordainketari aurre egiteko behar den aurrekontu-partida.

Laugarrena.–Argitaratzea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, haren laburpen bat Foru Komunitateko egunkari batean argitaratzea eta Baztango Udaleko iragarki-taulan txertatzea.

Baztanen, 2020ko abenduaren 24an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2016137