6. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2162/2020 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzako Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana argitaratzeko agintzen duena.

Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa-plana egiaztaturik, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena eduki ondoren, bai eta Nafarroako Foru Komunitatearen baimena ere, eta 2010eko azaroaren 12an Ministro Kontseiluak tituluaren ofizialtasuna ezarririk (zeina 2010eko abenduaren 16an argitaratu baitzen BOEn, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2010eko azaroaren 22ko ebazpen baten bidez).

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, 2007ko apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak emandako idazketaren arabera, eta 2007ko urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak bere 26.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zeina 2010eko uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatu baitzuen, Errektoretza honek erabakia hartu du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra titulua lortzeko ikasketa-plana argitaratzeko.

Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.

Iruñean, 2020ko abenduaren 14an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA
NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ERREKTOREAREN 2020KO ABENDUAREN 14KO 2162/2020 EBAZPENARENA,
NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO MATERIALEN ETA FABRIKAZIOAREN INGENIARITZAKO UNIBERTSITATE
MASTERRAREN IKASKETA-PLANA ARGITARATZEKO
AGINTZEN DUENA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzako Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana

Jakintza-arloa: Ingeniaritza eta Arkitektura.

Ikasketa-planaren banaketa ECTS kreditutan, irakasgai motaren arabera:

IRAKASGAI MOTA

ECTS KREDITUAK

Nahitaezkoak

30

Aukerakoak

18

Master Amaierako Lana

12

Kredituak osotara

60

Gradu Amaierako Lana

18

Kredituak osotara

240

Ikasketa-plan laburtua (moduluen eta irakasgaien arabera) eta denbora-banaketa:

MODULUA

ECTS

IRAKASGAIA

IZAERA

ECTS

IKASMAILA

Materialen Ingeniaritza

27

Materialen Ingeniaritzako Nahitaezkoa

Nahitaezkoa

9

1

Materialen Ingeniaritzako Aukerakoa

Aukerakoa

18

1

Fabrikazio Ingeniaritza

39

Fabrikazio Ingeniaritzako Nahitaezkoa

Nahitaezkoa

21

1

Fabrikazio Ingeniaritzako Aukerakoa

Aukerakoa

18

1

Master Amaierako Lana

12

Master Amaierako Lana

Nahitaezkoa

12

1

Iragarkiaren kodea: F2016309