6. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1559E/2020 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez esleitzen baitira, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzea egin ondotik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Obstetrizia eta Ginekologiako erizain espezialisten (emaginak) hainbat lanpostu huts.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 12ko 479E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdia onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Obstetrizia eta Ginekologiako erizain espezialisten (emaginak) 26 lanpostu huts betetzeko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzea eginda. Deialdi hori 2020ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 30ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abuztuaren 25eko 1321E/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen izangai onartuen behin betiko zerrenda, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Obstetrizia eta Ginekologiako erizain espezialisten (emaginak) 26 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzea eginez betetzeko deialdian.

Kalifikazio epaimahaiak lehiatzaileen zerrenda igorri du, erdietsitako puntuazioaren arabera ordenaturik, eta, lanpostu hutsak hautatzeko epea igaro ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Esleitzea, ondotik aipatzen diren izangaiei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Obstetrizia eta Ginekologiako erizain espezialisten (emaginak) lanpostu hutsak, lekualdatze lehiaketa egin ondotik:

Lekualdatze nazionaleko txanda:

Gomez Ruiz, Raquel, lanpostu bat Tuterako Osasun Barrutian (lanpostuaren zenbakia: 65268).

Aristu Bueno, Izaskun, lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (lanpostuaren zenbakia: 64033).

2. Izendatu diren lehiatzaileek 2021eko otsailaren 1ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez direnek lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.

5. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzara, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura eta Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko abenduaren 21ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2015866