6. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

1/2021 FORU AGINDUA, urtarrilaren 8koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, murriztapenak ezartzen dituena pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren metodoaren bidez kalkulatutako etekin garbia zehazteko, baita balio erantsiaren gaineko zergaren laugarren hiruhilekoari dagokion kuota ere, biak 30/2020 Foru Agindua aplikatzearen ondorioz sortuak. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 24ko 30/2020 Foru Aginduaren bidez, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua garatzen dira 2020. urterako.

COVID-19 koronabirusaren bilakaerak sortu duen egoeraren ondorioz, zeharo ohiz kanpokoa baita, premiazko neurri bereziak hartu dira, osasun publikoko arrazoietan oinarrituta. Neurri horiek sektore ekonomiko ugariren jarduera geldiarazi dute eta nabarmen eragin diete PFEZean zenbatespen objektiboaren araubidea eta BEZaren araubide erraztua dituzten subjektu pasiboei. Araubide horiek dagozkien indizeak eta moduluak onetsi ziren Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 24ko 30/2020 Foru Aginduaren bidez.

Aipatu araubideak aplikatzeak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren edo BEZaren kuoten etekin garbia zehaztea dakar, jarduera ekonomiko hori garatzeko ahalmena neurtzeko zeharkako unitateen arabera. Ahalmen hori nabarmen desberdina da orain, 30/2020 Foru Agindua egiteko eta onesteko orduan kontuan hartu zenarekin alderatuta.

Urtean zehar, zergadun horiei zuzendutako neurriak hartu dira pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, hala nola lehendabiziko eta bigarren hiruhilekoei dagozkien ordainketa zatikatuak egiteko beharra kentzea eta jardunik gabeko aldiak ezartzea, zeinetan ez baita zenbatzen inongo modulurik etekin garbia zehazteko (honen arabera zehaztu ziren aldi horiek: deskonfinamenduaren faseen arabera, segurtasun neurri murriztaileen malgutasunaren arabera eta zenbatespen objektiboaren araubidearen mendean dauden jardueren ezaugarrien arabera).

Hala ere, egoera epidemiologikoa okerragotzeak ekarri du neurri berriak hartu behar izatea, jarduera ekonomiko guztia ukitu dutenak, baina gehiago zenbait sektore.

Horregatik, beharrezkotzat jotzen da murriztapen portzentaje batzuk ezartzea zenbatespen objektiboan etekin garbia zehazteko, 30/2020 Foru Agindua aplikatzearen ondorioz: %20 oro har, eta %35 merkataritzako zenbait jardueratarako, taxiaren sektorerako eta pertsonen garraiorako. Bukatzeko, %40ko murriztapena aplikatuko da ostatu eta jatetxeetarako, sektore horrek pairatu baititu gehien 2020an osasun arloan hartutako neurrien ondorioak.

BEZari dagokionez, 30/2020 Foru Aginduaren II. eranskinean ezarritakoarekin bat, hiruhilekoko kuotak kalkulatzeko, jarduera bakoitzaren indizeak edo moduluak biderkatu behar dira urte bakoitzeko urtarrilaren 1eko oinarri-datuekin, eta emaitza zati lau egin, eta, kasua bada, egoki den erregularizazioa aplika daiteke, bat etorriz BEZean zeinuak, indizeak eta moduluak aplikatzeko jarraibideetan ezarritakoarekin.

COVID-19ari aurre egiteko hartutako neurrien ondorioz, erreferentziako oinarri-datu horiek errealitatetik urrundu dira; horregatik, %20ko murriztapena ezarri zen lehendabiziko hiruhilekoko kuotan, eta jardunik gabeko aldiak (PFEZerako azaldu bezala) bigarren hiruhilekoan, baita horien ondoriozko murriztapena ere.

COVID-19aren bigarren olatuaren ondoren, handiak izan dira ondorioak BEZaren araubide erraztuaren mendean egon daitezkeen sektoreetan, beraz, beharrezkotzat jo da urteko murriztapen bat ezartzea, doitu behar dena 2020ko laugarren hiruhilekoari dagokion kuotaren ordainketan.

Hori guztia dela eta, foru agindu honek %20ko murriztapena ezartzen du BEZaren araubide erraztuaren urteko kuotan, 30/2020 Foru Aginduaren II. eranskinean jasotako zenbait jardueratarako. Horregatik, lehendabiziko eta bigarren hiruhilekoetan murriztapenak aplikatu zituzten jarduerek %0,66ko murriztapena aplikatu behar dute laugarren hiruhilekoari dagokion kuotan. Urteko kuotaren adinako murriztapena jasotzen da eranskin horretako jarduera batzuetarako, zeinek ez baitzuten jarduera eten lehendabiziko seihilekoan (horregatik, ez zuten aplikatu %20ko murriztapena lehendabiziko hiruhilekoko kuotan, ezta jardunik gabeko aldien ondoriozkoa ere bigarren hiruhilekoan); horrenbestez, urteko kuotaren %20ko murriztapenera iristeko, %80 murriztu behar dute laugarren hiruhilekoko kuota.

Bestalde, %35eko murriztapena ezartzen da urteko kuotan merkataritzako jardueretarako eta errepideko bidaiari-garraiorako eta autotaxietarako. Nola jarduera horiek merkataritzarako eta zerbitzuetarako ezarritako murriztapenak aplikatu zituzten, hau da, %20 lehendabiziko hiruhilekoko kuotan eta %59,34 bigarren hiruhilekoko kuotan, %35eko murriztapen horretara ailegatzeko, %66,66 murriztu behar dute laugarren hiruhilekoari dagokion kuota.

Bukatzeko, ostatuen eta jatetxeen sektoreak nozitu ditu gehien COVID-19aren bigarren olatuari aurre egiteko hartutako neurriak, ekarri zutenak murrizketa handiak ezartzea ostatuen eta jatetxeen edukieran eta lokal horiek ixtea. Hori dela eta, %40ko murriztapena ezartzen da urteko kuotan, jardunik gabeko aldiak eta gainerako murriztapenak kontuan harturik. Laugarren hiruhilekoko murriztapena, lehendabizikoan eta bigarrenean aplikatutakoak kontuan hartuta, %57,58koa izanen da kafetegi eta tabernetan, %65,27koa jatetxeetan, eta %49,89koa ostatu zerbitzuetan.

Horrenbestez, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta balio erantsiaren gaineko zergaren foru-araudien bidez emandako gaikuntzak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. 2020ko murriztapena, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren metodoaren bidez kalkulatutako etekin garbiaren indizean, 30/2020 Foru Aginduaren I. eta II. eranskinetan jasotako jarduerei dagokienez. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 24ko 30/2020 Foru Aginduaren bidez, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua garatzen dira 2020. urterako.

1. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 24ko 30/2020 Foru Aginduaren I. eta II. eranskinetan jasotzen diren jarduera ekonomiko guztiei, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidea erabiliz kalkulatzen baldin badute 2020. ekitaldiko etekin garbia, %20ko murriztapena eginen zaie etekin horretan.

2. 1. apartatuan zehazten den portzentajea %35ekoa izanen da jarduera hauetarako:

EJZ

JARDUERA EKONOMIKOA

651.1

Ehunkien, etxerako jantzien, tapiz eta antzekoen eta tapizeriako gauzen txikizkako merkataritza.

651.2

Janzteko eta bururako edonolako jantzien txikizkako merkataritza.

651.3 eta 5

Arropa zuriaren, emakumearen azpiko arroparen eta jantzi berezien txikizkako merkataritza.

651.4

Mertzeriako eta paketeriako gauzen txikizkako merkataritza.

651.6

Oinetakoen, larrukien edo larru imitazioen edo horien ordezko produktuen, gerrikoen, zorroen, poltsen, maleten eta, oro har, bidaiatzeko gauzen txikizkako merkataritza.

652.2 eta 3

Drogeriako, lurrindegiko, kosmetikako eta garbiketako gauzen, pinturen, bernizen, disolbatzaileen, paperen eta dekoraziorako beste produktu batzuen, produktu kimikoen eta norberaren higienerako eta garbiketarako gauzen txikizkako merkataritza.

653.1

Altzarien txikizkako merkataritza.

653.2

Material eta tresna elektrikoen, elektronikoen, etxetresnen eta argindarra ez den beste energiaren batekin ibiltzen diren etxerako beste tresna batzuen eta sukalderako altzarien txikizkako merkataritza.

653.3

Etxerako tresnen, burdindegiko gauzen, apaingarrien, oparien edo jendea erakartzeko gauzen txikizkako merkataritza (imitaziozko bitxiak eta etxerako tresna elektroniko txikiak barne).

653.4 eta 5

Eraikuntzako materialen, saneamenduko gauza eta altzarien, ateen, leihoen, pertsianen eta abarren txikizkako merkataritza

653.9

Etxea janzteko izanik, b.p.s.g.ko beste gauza batzuen txikizkako merkataritza.

654.2

Lurreko ibilgailuetarako osagarrien eta ordezko piezen txikizkako merkataritza.

654.5

Edonolako makineriaren txikizkako merkataritza (salbu eta etxerako tresnak, bulegokoak, gailu medikoak, ortopedikoak, optikoak eta argazkigintzakoak).

654.6

Edonolako ibilgailuetarako gurpil-estalki, banda eta bandaje eta aire ganbaren txikizkako merkataritza, salbu aipatu artikuluen handizkako merkataritza.

659.2

Bulegoko altzarien eta bulegoko makinen eta tresneriaren txikizkako merkataritza.

659.3

Aparatu eta tresna mediko, ortopediko, optiko eta fotografikoen txikizkako merkataritza.

659.4

Liburuen, egunkarien, papergintzako eta idazmahairako gauzen eta marrazketako eta arte ederretako gauzen txikizkako merkataritza, salbu eremu publikoan kokaturiko kioskoetan.

659.6

Jostailuen, kirol gaien, kirol jantzien, kirol oinetakoen, kirol kapeluen, armen, kartutxoen eta suzirien txikizkako merkataritza.

659.7

Hazien, ongarrien, loreen, landareen eta animalia txikien txikizkako merkataritza.

662.2

Edonolako gauzen txikizkako merkataritza, elikagaiak eta edariak barne, 661 multzoan eta 662.1 epigrafean zehazten ez diren establezimenduetan.

663.1

Elikagaien txikizkako merkataritza, edariak eta izozkiak barne, merkataritzako establezimendu iraunkor batetik kanpo.

663.2

Ehunkien eta jantzien txikizkako merkataritza, merkataritzako establezimendu iraunkor batetik kanpo.

663.3

Oinetakoen, larrukien eta larruzko artikuluen txikizkako merkataritza, merkataritzako establezimendu iraunkor batetik kanpo.

663.4

Drogeriako eta kosmetikako artikuluen eta produktu kimikoen txikizkako merkataritza, merkataritzako establezimendu iraunkor batetik kanpo.

663.9

B.p.s.g.ko beste salgai batzuen txikizkako merkataritza, merkataritzako establezimendu iraunkor batetik kanpo.

721.1 eta 3

Hirietako garraio kolektiboa eta bidaiarien errepide bidezko garraioa.

721.2

Autotaxi bidezko garraioa.

3. 1. apartatuan zehazten den portzentajea %40koa izanen da jarduera hauetarako:

671.4

Bi sardexkako jatetxeak.

671.5

Sardexka bateko jatetxeak.

672.1, 2 eta 3

Kafetegiak.

673.1

Kategoria bereziko kafetegiak eta tabernak.

673.2

Kafetegiak, ostatuak eta bertze.

675

Kiosko, kutxa, txosna edo antzeko beste lokaletako zerbitzuak.

676

Txokolate-denda, izozki-denda eta hortxata-dendetako zerbitzuak.

681

Izar bateko edo biko hoteletako eta moteletako ostatu zerbitzua.

682

Hostal eta ostatu-etxeetako ostatu zerbitzua.

683

Osatu eta apopilo-etxeetako ostatu zerbitzua.

2. artikulua. Balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztuan 2020an sorrarazitako hiruhilekoko kuotaren kalkulua.

1. Balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztuaren mende dauden subjektu pasiboek, baldin eta otsailaren 24ko 30/2020 Foru Aginduak II. eranskinean jasotako jarduerak egiten badituzte, urteko kuotan ondotik zehazten diren murriztapenak aplikatuko dituzte, foru agindu horrek zeinuak, indizeak eta moduluak balio erantsiaren gaineko zergan aplikatzeko jarraibideen 5. apartatuan (Hiruhilekoko kuotak) ezartzen duena aplikatzearen ondoriozkoak. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 24ko 30/2020 Foru Aginduaren bidez, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboko araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua garatzen dira 2020. urterako.

a) %20ko murriztapena.

1. %20ko murriztapena urteko kuotan lortzeko, jarduera hauek %0,66 murriztuko dute kuota 2020ko laugarren hiruhilekoan.

EJZ

JARDUERA EKONOMIKOA

653.2

Bere jarduerako artikuluen konponketak, 653.2 epigrafean matrikulaturiko txikizkako merkatariek eginak.

691.1

Etxerako tresna elektrikoen konponketa.

691.2

Automobilen, bizikleten eta beste ibilgailu batzuen konponketa.

691.9

Oinetakoen konponketa.

691.9

B.p.s.g.ko beste kontsumo-ondasun batzuen konponketa (salbu oinetakoen konponketa eta artelanen, altzarien, antigoalekoen eta musika tresnen zaharberritzea).

692

Industriako makinen konponketa.

699

B.p.s.g.ko beste konponketa batzuk

751.5

Ibilgailuak koipeztatu eta garbitzea.

757

Aldaira zerbitzuak.

933.1

Lurreko eta uretako ibilgailuak, ibilgailu aeronautikoak eta abar gidatzen irakastea.

967.2

Kiroletan trebatzeko eskolak eta zerbitzuak.

971.1

Egindako arropen eta etxerako arropa eta tresna erabilien tindaketa, lehorreko garbiketa, garbiketa eta lisaketa.

972.1

Emakume eta gizonendako ile-apaindegi zerbitzuak.

972.2

Apaindegiak eta estetikako kabineteak.

973.3

Fotokopiagailuekin dokumentuak kopiatzeko zerbitzuak.

2. %20ko murriztapena urteko kuotan lortzeko, jarduera hauek %80 murriztuko dute kuota 2020ko laugarren hiruhilekoan:

EJZ

JARDUERA EKONOMIKOA

642.1, 2 eta 3

Txikizkako harakinek urdaitegiko produktuak prestatzea.

642.5

642.5 epigrafean oilaskoak erretzeagatik matrikulaturiko txikizkako merkatariak.

644.1

Ogia, pastelak, gozokiak eta antzekoak eta esnea eta esnekiak txikizka saltzea.

644.2

Ogiaren, ogi berezien eta opilen saltokiak.

644.3

pastel, opil eta gozokigintzako gaien txikizkako merkataritza.

644.6

Ore frijituen (estalkia edo betegarria izan ala ez), patata frijituen, zizka-mizken, fruitu lehorren, gozokien, txokolatekien eta edari freskagarrien txikizkako merkataritza.

647.1, 2 eta 3

652.2 eta 3

eta 662.2

647.1, 2 eta 3, 652.2 eta 3 eta 662.2 epigrafeetan matrikulaturiko txikizkako merkatariak loteriak merkaturatzeko zerbitzuagatik.

722

Salgaien errepideko garraioa.

849.5

Mezuen eta mandatuen garraioa, jarduera hori bakar-bakarrik norberaren garraiobideekin egiten denean.

b) %35eko murriztapena.

%35eko murriztapena urteko kuotan lortzeko, jarduera hauek %60,66 murriztuko dute kuota 2020ko laugarren hiruhilekoan:

EJZ

JARDUERA EKONOMIKOA

653.2

Material eta tresna elektrikoen, elektronikoen, etxetresnen eta argindarra ez den beste energiaren batekin ibiltzen diren etxerako beste tresna batzuen eta sukalderako altzarien txikizkako merkataritza.

653.4 eta 5

Eraikuntzako materialen, saneamenduko gauza eta altzarien, ateen, leihoen, pertsianen eta abarren txikizkako merkataritza

654.2

Lurreko ibilgailuetarako osagarrien eta ordezko piezen txikizkako merkataritza.

654.5

Edonolako makineriaren txikizkako merkataritza (salbu eta etxerako tresnak, bulegokoak, gailu medikoak, ortopedikoak, optikoak eta argazkigintzakoak).

654.6

Mota guztietako ibilgailuetarako gurpil-estalki, banda edo bandajeen eta aire ganberen txikizkako merkataritza.

659.3

Txikizkako saltzaileak, 659.3 epigrafean matrikulatuta daudenak, negatiboak eta inprimatutako bestelako material fotografikoa biltzeagatik, hirugarrenen laborategian prozesatzeagatik eta kopiak nahiz handitzeak dagokionari entregatzeagatik

663.1

Saltegi iraunkor batetik kanpora, aritzen direnak ore frijituen (estalkia edo betegarria izan ala ez), patata frijituen, zizka-mizken, fruitu lehorren, gozokien, txokolatekien eta edari freskagarrien txikizkako merkataritzan baizik ez, betiere baimena badute instalazioan edo ibilgailuan bertan bere produktuak (txurroak eta patata frijituak) prestatzeko.

721.1 eta 3

Hirietako garraio kolektiboa eta bidaiarien errepide bidezko garraioa.

721.2

Autotaxi bidezko garraioa.

c) %40ko murriztapena.

%40ko murriztapena lortzeko, murriztapen hauek aplikatuko dira 2020ko laugarren hiruhilekoko kuotan:

1. Jarduera hauek %65,27 murriztuko dute 2020ko laugarren hiruhilekoko kuota:

EJZ

JARDUERA EKONOMIKOA

671.4

Bi sardexkako jatetxeak.

671.5

Sardexka bateko jatetxeak.

2. Jarduera hauek %57,58 murriztuko dute 2020ko laugarren hiruhilekoko kuota:

EJZ

JARDUERA EKONOMIKOA

672.1, 2 eta 3

Kafetegiak.

673

Kafetegi eta tabernetako zerbitzuak.

675

Merkatuetan edo azoketan eta bide publikoan edo lorategietan (aire zabalean) kokaturiko kiosko, kutxa, txosna edo antzeko beste lokaletako zerbitzuak.

676

Txokolate-denda, izozki-denda eta hortxata-dendetako zerbitzuak.

3. Jarduera hauek %49,89 murriztuko dute 2020ko laugarren hiruhilekoko kuota:

EJZ

JARDUERA EKONOMIKOA

681

Izar bateko edo biko hoteletako ostatu zerbitzua.

682

Hostal eta ostatu-etxeetako ostatu zerbitzua.

683

Landetxeetako ostatu zerbitzua

2. Aurreko apartatuetan ezarritakoa ez zaie aplikatuko loteria salmentagatiko komisioei.

3. Artikulu honetan xedatutakoa kontuan hartuko da erregularizazioa egiteko orduan, betiere hura egin behar bada, Balio erantsiaren gaineko zergaren Erregelamendua onesten duen 86/1993 Foru Dekretuaren 27.3 artikuluan eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 24ko 30/2020 Foru Aginduaren argibideetan ezarritakoaren arabera.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, aginduan berean aurreikusitako ondorioekin.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 8an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2100288