58. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Hiriberriko UE-VIL-2 unitatea birpartzelatzeko proiektua.
Behin betiko onespena

Deierriko Udalak, Alkatetzaren 2021eko otsailaren 16ko Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi du:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Hiriberriko UE-VIL-2 unitatea birpartzelatzeko proiektua, hasiera batez onetsi baitzen Alkatetzak 2020ko azaroaren 16an emandako Ebazpenarekin.

Bigarrena.–Birpartzelazio espedientearen behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, eta espedienteko interesdunei banan-banan jakinarazten zaie.

Hirugarrena.–Ebazpen hau administrazio bidean irmotzen denean, Jabetza Erregistrora igortzea Udaleko Idazkaritzak luzatutako ziurtagiria, bai eta behar bezala eginbidetutako birpartzelazio proiektuaren ale bat ere, inskriba dadin, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

Proiektua María Lourdes Armendariz Anduezak eta Aitor Garcia Velezek sustatu dute.

Aritzalan (Deierri), 2021eko otsailaren 17an.–Alkatea, Eduardo Lezaun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L2102905