58. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Ilurdozko 6. poligonoko 2. eta 148. lurzatietan. Behin betiko onespena

Esteribarko Udalak, 2021eko urtarrilaren 28ko ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan bereziaren dokumentua, Ilurdozko 6. poligonoko 2. eta 148. lurzatiei buruzkoa, Iñigo, Héctor eta Edurne Lekunberri Urmenetak sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Esteribarren, 2021eko otsailaren 1ean.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2102855