58. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, “La Venta” eremuko saneamendu kolektorearen eta Cárcar-Andosilla kolektore orokorraren arteko obrak finantzatzeko. Behin betiko onespena

Carcarko Udalak, 2021eko otsailaren 11n egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen kudeaketako hirigintza-hitzarmena “La Venta” eremuko lurzati, etxebizitza eta negozioen jabeekin, “La Venta” eremuko saneamendu kolektorearen eta Cárcar-Andosilla kolektore orokorraren arteko obrak finantzatzeko.

Behin betiko onetsitako hirigintza-hitzarmena berehala sartu da Carcarko Udalaren Hirigintzako Administrazio Hitzarmenen Erregistroan, argitara ematearren. Herritar guztiek dute erregistroa kontsultatzeko eskubidea, bai eta ziurtagiriak eta kopiak lortzekoa ere.

Carcarren, 2021eko otsailaren 18an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2102909