58. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Udal kapital osoko merkataritza-sozietatea eratzeko administrazio-espedientea. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2021eko otsailaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–“Lixura Baztan, S.L.” izeneko udal kapital osoko merkataritza-sozietatea eratzeko administrazio-espedientea behin betiko onestea. Espediente hori espedientean jasota dauden eta behin betiko onetsi diren memoria eta estatutuen arabera egingo da, behar bezala izapidetuta.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3.–“Lixura Baztan, S.L.” sozietateari 3.300 euroko kapital soziala ematea. Kapital hori 110 partaidetza sozial, zatiezin eta metagarritan banatuko da, bakoitzak 30 euroko balio nominala izanen du, 1etik 110era zenbakituta, biak barne, eta Baztango Udalak ordainduko ditu oso-osorik.

4.–Alkatetzari ahalmena ematea erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sinatzeko.

5.–“Lixura Baztan, S.L.” sozietateko Administrazio Kontseiluko kideak izendatzea, Estatutuen 17. artikulua aplikatuz. Bertaratuek onartu egin dute eta honako hauek dira:

–Joseba Otondo Bikondoa jauna, Baztango Udaleko alkate udalburua; batzordeburu izanen da.

–Xabier Maia Etxeberria jauna, Baztango Udaleko zinegotzia.

–Iñigo Iturralde Eliceche jauna, Baztango Udaleko zinegotzia.

–Anastasio Nagore Garralda jauna, Baztango Udaleko zinegotzia.

–Joseba Moreno Videgain jauna, Baztango Udaleko zinegotzia.

6.–Erabaki hau Administrazio Kontseiluko kideei jakinaraztea, dagozkion ondorioetarako.

Baztanen, 2021eko otsailaren 25ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa

Iragarkiaren kodea: L2103619