58. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, gidari-peoi lanpostu bat lan-araubide finkoarekin
eta oposizio bidez betetzeko

Mankomunitateko buruak 2021eko urtarrilaren 20an emandako ebazpenaren bidez, zera erabaki da:

Gidari-peoi lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdiaren oinarriak eta eranskinak onestea.

OINARRIAK

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da gidari-peoi lanpostu bat oposizio bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzea, jardun dezan Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateko Hondakinak Biltzeko Zerbitzuan eta Zerbitzu Osagarrietan.

1.2. Lanpostua lan-kontratu finkoarekin beteko da, eta mailari dagozkion ordainsariak izanen ditu; plantilla organikoan ageri diren horiexek, hain zuzen. Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetuko da eta hartan izena emanen.

1.3. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute, zerbitzuen beharrei begira, baina entitatearen hitzarmen kolektiboa betez une oro, eta ezarritako legezko lan-esparruarekin bat etorriz.

1.4. Lanpostua bete gabe utz dezake epaimahaiak, baldin irizten badio izangaietatik bakar batek ere ez duela lanpostuan aritzeko behar bezalako jakintza mailarik, gaitasunik edo prestakuntzarik.

2. oinarria.–Eginkizunak.

Eginkizun orokorrak dira haren kategoriarako ezarri direnak, zehatz-mehatz:

–Hondakinak biltzeko ibilgailuak gidatzea, hiri-hondakin solidoak bildu, garraiatu eta deskargatzeko Mankomunitatearen lurralde-eremuan.

–Ibilgailu osagarriak gidatzea, hala nola kamioi besoduna, edukiontziak garbitzeko kamioia eta entitatean lan osagarriak egiteko bestelako ibilgailuak.

–Entitateko arduradunek berariaz agintzen dizkiotenak, mantentze-lanak, garbiketak, munta txikiko konponketak eta abar egiteko Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak Kudeatzeko Mankomunitatearen instalazio eta ibilgailuetan.

3. oinarria.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

3.1. Deialdi honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa.

b) Eskola-graduatua, gutxienez, edukitzea eta hura egiaztatzea dagokion ikastetxeak emandako ziurtagiri bidez.

c) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

d) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendua ez izatea.

e) C motako gidabaimena, gutxienez, edukitzea, indarrean duela CAP delakoa (lankide gaikuntzarako ikastaroaren agiria).

3.2. 4. oinarrian ezarritakoa izan ezik, azterketa gainditu eta lanpostua eskuratzen duen izangaiak arestiko betebeharrak frogatu beharko ditu deialdi honen 8. oinarriak xedatzen duen eran eta epean. Hori guztia bete beharko da eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, eta agiriok indarrean egon beharko dute hautabide osoan, izendapen eguna arte bete ere.

4. oinarria.–Eskabideak.

4.1. Deialdi honetan parte hartzeko eskabideak Mankomunitateko erregistro orokorrean aurkeztu behar dira, 30 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, egun horretako 14:00ak arte.

4.2. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) NANaren edo baliokidea den agiriaren fotokopia konpultsatua.

b) Deialdian eskatutako titulazio akademikoaren fotokopia konpuntsatua, edo, gutxienez, eskatutako titulazioa baduela ziurtatzen duen egiaztagiria, dagokion ikastetxeak emana.

d) Gidabaimenaren eta CAParen fotokopia konpultsatuak.

4.3. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

5. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Mankomunitateko buruak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Halaber, Mankomunitatearen iragarki-taulan ere jarriko da eta telefono bidezko informazioa emanen zaie interesdunei, 948 713 179 zenbakira deituz bulego orduetan, 8:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.

5.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda argitaratu ondoko 10 egun baliodunen barrenean, erreklamazioak egiten ahalko dituzte eta okerrik egin badute, haiek zuzendu.

5.3. Erreklamazioetarako epea iragandakoan eta horiek ebatzi ondoan, Mankomunitateko buruak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan adieraziko da probak non, zein egunetan eta zer ordutan hasiko diren. Halaber, Mankomunitatearen iragarki-taulan ere jarriko da eta telefono bidezko informazioa emanen zaie interesdunei, 948 713 179 zenbakira deituz bulego orduetan, 8:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.

6. oinarria.–Kalifikazio epaimahaia.

6.1. Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua:

Belén Cerdán León

Epaimahaiburuaren ordezkoa:

Pilar Orduña Osés

1. epaimahaikidea:

José María Palacios de Mier

1. epaimahaikidearen ordezkoa:

Mario Fabo Calero

2. epaimahaikidea:

Nerea Saenz Herrero

2. epaimahaikidearen ordezkoa:

Nuria Autor Resano

3. epaimahaikidea:

María Gracia Alcoya Carricas

3. epaimahaikidearen ordezkoa:

Gloria Olcoz Luis

4. epaimahaikidea:

Jose María Campo Pascual

4. epaimahaikidearen ordezkoa:

Francisco Cambra Prat

5. epaimahaikidea (langileen ordezkaria):

hautatzen dutena

5. epaimahaikidearen ordezkoa:

hautatzen dutena

Idazkaria:

Raquel García Pérez

Idazkariaren ordezkoa:

María Jesús Hernández Luri

6.2. Epaimahaia hautaprobak egin baino lehen eratuko da eta, bere eraketak eta jarduketak balio izateko, kideen gehiengo osoa beharko da elkartu.

6.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

6.4. Epaimahaiak aholkulari adituei deitzen ahalko die probetan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

7. oinarria.–Oposizioaren nondik norakoa eta proba eta ariketen balorazioa:

7.1. 1. proba: teorikoa, idatziz.

Probak ondoko ariketa hauek izanen ditu, eta gehienez ere 40 puntu lortzen ahalko dira:

–Lehen ariketa: matematikak eta kultura orokorra. Gehienez ere, 10 puntu.

–Bigarren ariketa. Gehienez ere 10 puntu lortzen ahalko dira, eta idatziz erantzun beharko da honako gai hauetariko bati buruzko kasu teoriko-praktiko bat:

  • Lanpostuaren eginkizunak.
  • Kamioien mantentze-lanetarako mekanika.
  • Bide-hezkuntza.
  • Gizalegezko portaera hondakinen arloan.
  • Mankomunitateari buruzko ezagutza: jardun eremua, estatutuak eta eginkizunak (informazio hori web-orrian dago).

–Hirugarren ariketa: proba psikoteknikoak. Puntuazioa, gehienez ere: 20 puntu.

3 ariketa horiek egun berean eginen dira, eta behar bezala ohartaraziko dira lekua eta data (iragarki-taula, web-orria).

3 ariketa horiekin gutxienez 20 puntu lortu beharko dira, hurrengo probara pasatu ahal izateko. Puntuazio hori lortzen ez dutenak prozesutik baztertuko dira.

7.2. 2. proba: praktikoa.

1. proban gutxieneko puntuazioa lortu dutenek soilik eginen dute proba hau.

Proba praktikoan 50 puntu eskuratzen ahalko dira, gehienez, eta bazterturik geldituko dira gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak.

Proba honetan ibilbide bat eginen da Mankomunitateko herri bateko karriketan barna, hondakinak biltzeko ibilbidea balitz bezala, eta baloratuko da nolako gaitasuna izaten den hondakinak biltzeko ibilgailu baten antzekoa den ibilgailu bat erabiltzen.

7.3. 3. proba: buruz buruko elkarrizketa.

1. eta 2. probak gainditu dituztenei soilik eginen zaie elkarrizketa.

Elkarrizketa labur bat izanen da, oposizioko kalifikazio epaimahaiko kideekin, eta bertan egiten dizkioten galderei erantzun beharko die.

Elkarrizketan parte hartu duen epaimahaikide bakoitzak txosten bat eginen du elkarrizketaren emaitzari buruzkoa, eta puntuazioa ezarriko du (0 gutxienekoa eta 10 gehienekoa). Izangaiaren behin betiko puntuazioa izanen da epaimahaiko kideek emandakoen batezbesteko aritmetikoa. Azken puntuazioa aurrekoei batuko zaie.

Oposizioaldiko proba bakoitza burututakoan, gainditu duten izangaien zerrenda ikusgai jarriko da, lortutako puntuazioarekin batera, Mankomunitateko iragarki-taulan.

Proben fasea amaitutakoan, hiru probetan lortutako puntuazioak batuko dira, eta izangai bakoitzak izan duen emaitza jarriko da jendaurrean.

8. oinarria.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

8.1. Azken ariketaren kalifikazioaren ondoren, epaimahaiak aditzera emanen du Mankomunitateko iragarki-taulan, gainditu dutenen zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, izangai bakoitzak oposizioaldiko 3 probetan lortu duten kalifikazioak batuta, eta puntuaziorik handiena lortu duten izangaiak kontratatzeko proposamena eginen du.

Epaimahaiak puntuazio handiena atera duten izangaiak izendatzeko proposamen loteslea eginen dio Mankomunitateko buruari. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.2. Izendapen proposamena aditzera eman ondoko 30 egun naturalean, proposatutako izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Erriberagoieneko Mankomunitateko Idazkaritzan:

a) Zinpeko deklarazioa, adierazten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua, eta ez dela baztertua izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

b) Erriberagoieneko Mankomunitateko osasun zerbitzuek egindako txostena, frogatzeko ez duela karguaren eginkizunetan aritzea eragozten dion eritasunik nahiz akats fisiko edo psikikorik.

c) Zin egite edo hitz ematea, Nafarroako Foru Araubidea begiratu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.

8.3. Aipatu epearen barnean, eta aski arrazoituriko ezinbesteko kasuak izan ezik, aipatu agiriak aurkezten ez badira, ezin izanen dira izendatu eta, beraz, egintza guztiak deuseztaturik geldituko dira; betiere, eskabideko faltsukeriagatik legokiekeen erantzun beharra galarazi gabe.

8.4. Aurreko apartatuan azaldutakoa gertatuz gero, gainditu dutenen zerrendan, deialdiak aipatzen duen horretan, ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du hutsunea Mankomunitateko buruak, eta harekin ere aurreko apartatuetako prozedura bera erabiliko da.

9. oinarria.–Izendapena eta jabetza hartzea.

9.1. Hautapen prozedura bukatutakoan eta aurreko 8.2 oinarrian aipatutako agiriak ekarri ondoren, Mankomunitateko buruak gidari-peoia izendatuko du, Erriberagoieneko Mankomunitatean jardun dezan.

9.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten denetik hasita. Epe horretan, ezinbesteko arrazoiak salbu, karguaz jabetzen ez badira, Mankomuniteko nomina eta plantillako langilea izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Hori gertatuz gero, deialdi honetako 8.3. oinarrian adierazitakoari jarraituko zaio.

10. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdiaren, oinarrien eta aplikazio egintzen kontra ondoko errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, organo egileari errekurritzeko asmoaren berri emanik; edo bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Epaitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabaki edo egintzak jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, erabaki edo aplikazio egintza hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki edo aplikazio egintza hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Azkoienen, 2021eko abenduaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Belén Cerdán León.

Eskabide orria (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2103259