58. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa kalifikazio epaimahaiaren osaeran, ibilbideko peoien zerrenda egiteko deialdian, aldi baterako lan-kontrataziorako

Belen Cerdán Leónek, Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateko buruak, honako ebazpen hau eman du:

Ebazpen honen bitartez kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatuko da deialdian, aldi baterako kontratazioak egiteko ibilbideko peoien zerrenda osatzeko (6. oinarria); deialdia Mankomunitateko buruaren 2020ko azaroaren 23ko ebazpen baten bitartez onetsi zen eta 2021eko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 14an argitaratu zen.

Ikusirik abstentziorako eskaerak, honako hauek aurkeztuak:

–Miguel Ángel Arrastio Soria –epaimahaikidea–, ahaidetasun arrazoiengatik.

–José Mari Campo Pascual –ordezkoa–, ahaidetasun arrazoiengatik.

Epaimahaikide eta ordezko izendatzen dira honako hauek:

–Miguel Ángel Arrastio Soria ordezten du Francisco Cambra Prat kideak.

–José Mari Campo Pascual ordezten du Óscar Rubio Unzue kideak.

EBAZTEN DUT:

1.–Aldatzea kalifikazio epaimahaiaren osaera, aldi baterako kontratazioak egiteko ibilbideko peoien zerrenda osatzeko deialdian (6. oinarria); Mankomunitateko buruaren 2020ko azaroaren 23ko ebazpen baten bitartez onetsi zen eta 2021eko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 14an argitaratu zen.

–Miguel Ángel Arrastio Soria ordezten du Francisco Cambra Prat kideak.

–José Mari Campo Pascual ordezten du Óscar Rubio Unzue kideak.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera bidaltzea.

Azkoienen, 2021eko otsailaren 12an.–Mankomunitateko burua, Belén Cerdán León.

Iragarkiaren kodea: L2103239