58. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, mantentze-lanetako ofizialaren lanpostu bat, etxezaintzan laguntzeko eginkizunak dituena, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Lanpostua bete gabe uztea

Raúl Maiza González alkatearen 20210127 Ebazpena.

Gobernu Batzarrak 2020ko azaroaren 4an erabakita, onetsi ziren deialdi baten oinarriak mantentze-lanetako ofizialaren lanpostu bat, etxezaintzan laguntzeko eginkizunak dituena, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Lanpostuak 22 zenbakia du Berriozarko Udalaren plantilla organikoan. Oinarri horiek 2020ko 278. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, azaroaren 27an.

Deialdiaren 7.2.1 oinarriak ezartzen du proba teoriko bat eginen dela II. eranskineko gai-zerrendan jasotako edukiari buruz. Proba horren gehienezko puntuazioa 30 puntu izanen da, eta ariketa hau gainditzeko 15 puntu lortu beharko dira gutxienez; hori lortzen ez duten izangaiak baztertuta geratuko dira.

Kalifikazio epaimahaiaren aktaren arabera, inork ez du gainditu proba teoriko horretarako ezarritako gutxieneko puntuazioa.

Kontuan hartuz inork ez duela erreklamaziorik egin behin-behineko emaitzen aurka.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Deialdi honetako lanpostua bete gabe uztea, xedapen zatian azaldutako arrazoiak direla medio: mantentze-lanetako ofizialaren lanpostu bat, etxezaintzan laguntzeko eginkizunak dituena, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Berriozarko Udaleko plantilla organikoan 22. zenbakia du lanpostuak; deialdia onetsi zen Gobernu Batzarrak 2020ko azaroaren 27an hartu erabakiaren bidez, eta 2020ko 278. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 27an.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orriko egoitza elektronikoan argitara dadila agintzea, eta sindikatu-ordezkaritzari igortzea.

Berriozarren, 2021eko otsailaren 23an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2103141