2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERIAIN
Gora jotzeko errekurtsoa, administrari laguntzailearen lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko behin betiko zerrendaren onespenaren aurka
Iragarki honen bitartez aditzera ematen da Soledad Luna Onievak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela Alkatetzaren abuztuaren 14ko Ebazpenaren aurka, zeinaren bitartez onetsi baitzen behin betiko zerrenda, administrari laguntzailearen lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko.
Horregatik guztiagatik, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan ezarritakoarekin, interesdunak epatzen dira, hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, uzi horien aurka egin nahi badute.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Beriainen, 2021eko otsailaren 22an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.
Iragarkiaren kodea: L2102984