58. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

119/2021 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita abenduaren 30eko 1372/2020 Ebazpenaren eranskinean atzeman den akatsa (ebazpen horrek onesten du Haurren Hortzak Zaintzeko Programako (HHZP-PADI) zerbitzuak 2021. urtean emanen dituzten gaitutako pertsonen zerrenda).

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 30eko 1372/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen Haurren Hortzak Zaintzeko Programako (HHZP-PADI) zerbitzuak 2021. urtean emanen dituzten gaitutako pertsonen zerrenda.

Aipatu ebazpenaren eranskinean zerrendatzen eta identifikatzen dira HHZPren esparruan 2021. urtean hortzak zaintzeko zerbitzuak emateko gaituta dauden pertsona fisikoak eta juridikoak.

Eranskin hartan akats bat izan zen, eta bi dentista hauen datuak ez ziren eman: Gema Oteiza Maiza andrea (kontsulta Iruñean daukana, Francisco Bergamín kalea 45, 2. eskuin) eta Luis Pedro Rioja Jiménez jauna (kontsulta Tuteran daukana, Zaragoza etorbidea 44, 2. C), espedientean dagoen dokumentaziotik ondorioztatzen denez.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.2 artikuluak ezartzen du akats zuzenketa egin behar izanez gero, akats horretatik eratortzen diren ondorio juridikoak zehaztu behar direla. Kasu honetan, eta zuzenketaren ondorioz, Oteiza andrea eta Rioja jauna 2021. urtean, HHZPren esparruan, hortzak zaintzeko zerbitzuak emateko gaitutako pertsonen zerrendakoak dira.

Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruaren txostena ikusirik, bidezkoa da egindako akatsa zuzentzea.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek emandako ahalmenak erabiliz (irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak onetsiak), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.1. artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 30eko 1372/2020 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea. Ebazpen horretan onesten zen Haurren Hortzak Zaintzeko Programako (HHZP-PADI) zerbitzuak 2021. urtean emanen dituzten gaitutako pertsonen zerrenda, eta akatsa zuzendu eta gero, pertsona hauek sartuko dira:

PERTSONA FISIKO EDO JURIDIKOA

DENTISTA

HORTZ KONTSULTA

Oteiza Maiza, Gema

Oteiza Maiza, Gema

Francisco Bergamín 45, 2. eskuin, 31004 Iruña

Rioja Jiménez, Luis Pedro

Rioja Jiménez, Luis Pedro

Zaragoza etorbidea 44, 2. C, 31500 Tutera

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzara, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzura, Kudeatzailetzara, Aho-hortzetako Atalera, HHZPren koordinatzaileari eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Kontabilitate-kudeaketaren eta Fakturazioaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko otsailaren 18an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2102698