58. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

18/2021 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, COVID-19ak eragindako kalte ekonomikoak konpentsatzeko laguntzak emateko sektore hauei: turismoa, ostalaritza, gaueko aisialdia, jarduera horiekin lotutako handizkako merkataritza, eta biltzarrak eta batzarrak antolatzeko zerbitzuak. 2021. DDBN identifikazioa: 552469.

Nafarroako Foru Administrazioa COVID-19aren pandemiak eragindako osasun krisiari aurre egiteko beharrezkoak ziren prebentzio neurriak onesten joan da. Baina 2020ko udazkenetik aurrera, kutsatzeen kopurua gora egiten ari zela ikusita, beste neurri batzuk hartu behar izan ziren, mugikortasuna mugatzeko eta turismo eta ostalaritzako zerbitzuetako ordutegiak egokitzeko; neurri horiek eman ziren urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren babesean, haren bidez alarma egoera deklaratu baitzen SARS-CoV-2ak eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko.

Neurri horiek larriagotu egin dute turismoaren eta ostalaritzaren sektoreen egoera ekonomikoa, baita jarduera horiekin lotura duten beste batzuena ere, ezarritako murriztapenek batez ere sektore ekonomiko horiei eragiten dietelako.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 70/2020 Ebazpenaren bidez, 20 milioi euroko lerro bat ezarri zen ostalaritzan eta turismoan jarduera bertan behera uzteak eragindako galerak arintzeko. Laguntza hura baliatu zen enpresa eskatzaileei 2020ko 5 hilabetetako gastu operatibo finkoak (6 hilabetetakoak, gaueko aisialdiaren kasuan) konpentsatzeko, alegia administrazioak ezarritako murriztapenen arabera kalkulatutako epean izandakoak.

Ezarritako neurri murriztaileak luzatzen ari direnez, zuzeneko beste laguntza batzuk hartu behar dira sektore horientzat, COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioei aurre egiteko; neurri horiek gehituko zaizkie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak arlo ekonomiko eta fiskalean hartutako beste neurri guztiei.

2021eko laguntza deialdiaren aplikazio eremua aurrekoa baino zabalagoa da, eta, horrela, aurreko deialdian kanpoan gelditu ziren kolektibo batzuk ere onuradun izaten ahalko dira, baldin eta egoitza fiskala eta lantokiak Nafarroan badituzte 2020ko urriaren 1a baino lehenagotik eta oinarri arautzaileetan ezarritako epigrafeetan sarturik badaude: ostalaritza eta turismoarekin lotura duten handizkako merkataritzako jarduerak betetzen dituzten enpresak, landetxe, landa apartamentu eta etxebizitza turistiko alokatzekoak eta turismo aktibo eta/edo kulturalean aritzen direnak.

Laguntza hauen xedea da konpentsatzea enpresek beren gain hartu behar izan dituzten gastu finkoak, zeinei ezin baitiete aurre egin, diru-sarrerak gutxitu zaizkielako.

Gastu finko horien zenbatekoa zehazteko, kontuan hartu da sektorearen diru-sarreren eta gastuen egitura, Nafarroako Estatistika Institutuak (Nastat) emandako datuak oinarri harturik. Xede horrekin bat, laguntzen onuradun izateko, enpresek, gutxienez, beren jarduera ekonomikoaren %20ko jaitsiera izan behar dute fakturazioan, 2019ko eta 2020ko zenbatekoak alderatuta.

Edozein kasutan, laguntzaren zenbatekoa 75.000 eurokoa izanen da gehienez, eta gutxienekoa ez da 1.710 euro baino gutxiagokoa izanen, inola ere.

Laguntzetarako 5 programa ezartzen dira, haien ezaugarrien eta baldintzen arabera.

1. programa 4 laguntza-lerrotan banatuta dago, eta bere baitan hartzen ditu lehen aipatutako laguntza deialdian, 2020koan, turismo eta ostalaritzaren sektoreei laguntzak emateko onetsi zen hartan, sartu ziren jarduerak eta zerbitzuak, aipatzen diren EJZren epigrafeetan alta emanik daudenak.

Ostalaritza eta turismo jardueretarako, laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, EJZ bakoitzerako adierazitako gastu portzentajea aplikatuko zaie kalkulatutako diru-sarrerei, zeinak kalkulatuko baitira 2019ko BEZ zergan aitortutako operazioen bolumena zati hamabi eginez eta zatidura hirurekin biderkatuz. Laguntzaren zenbatekoa diru-sarreretan izandako jaitsieraren araberakoa izanen da.

Bidaia-agentzien kasuan, diru-sarrerak honela kalkulatuko dira: enpresari zein zerga dagokion, dela sozietateen gaineko zergan, dela pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren enpresa jardueren etekinen atalean, dela errenta atxikipeneko araubideko entitateen urteko aitorpenean (184. eredua, sozietate zibilak edo nortasun juridikorik ez duten beste batzuk), zerga horretan 2019an aitortutako operazioen bolumena zati hamabi eginen da, eta zatidura hamarrekin biderkatuko da. Lortutako zenbatekoari kenduko zaio aurreko laguntza deialdian jasotako zenbatekoa, halakorik bada.

Gaueko aisialdiarekin lotutako zerbitzuen kasuan, diru-sarrerak kalkulatzeko, 2019an BEZ zergan aitortutako operazioen bolumena zati hamabi eginen da, eta zatidura bostekin biderkatuko da.

Azkenik, BEZa araubide berezi erraztua aplikatuz ordaintzen duten enpresentzat zenbateko finko bat ezartzen da: 1.710 eurokoa, aurreko laguntza deialdian sartu baldin baziren, eta 4.560 eurokoa, horretan sartzerik izan ez bazuten.

2. programan sartuta daude turismo eta ostalaritzaren sektorearekin lotura duten handizkako merkataritza jarduerak eta zerbitzuak, COVID-19ak kaltetu dituenak, 2020ko laguntza deialdian jaso ez zirenak.

Laguntzen kalkulua eginen da 1. programarako adierazitakoarekin bat, baina kasu honetan diru-sarrerak bi tartetan kalkulatuko dira, bat lehenbiziko 3 hiruhilekoetarako eta beste bat laugarren hiruhilekorako.

3. programan sartuta daude Nafarroako Turismo Erregistroan, turismo aktibo eta/edo kulturalaren modalitatean, 2020ko urriaren 1a baino lehenagotik inskribatuta dauden jarduerak eta/edo zerbitzuak, Ekonomia Jardueren Erregistroan alta emanik daudenak eta 2019ko ekitaldiko BEZ zergan aitortutako operazio bolumena 10.000 eurokoa edo handiagoa dutenak. Laguntzarako zenbateko finko bat ezartzen da, 4.560 eurokoa.

4. programan sartuta daude Nafarroako Turismo Erregistroan 2020ko urriaren 1a baino lehenagotik inskribatuta dauden ostatu jarduerak, apartamentu turistiko, etxebizitza turistiko eta landetxeen modalitatean. Laguntzarako zenbateko finko bat ezartzen da, 4.560 eurokoa.

5. programan sartuta daude biltzarrak eta batzarrak antolatzeko zerbitzuak eta, kasu honetan ere, zenbateko finko bat ezartzen da, 4.560 eurokoa.

Azkenik, kasu berezi batzuk jasotzen dira: enpresa berriak, merkataritza sozietateen egiturazko aldaketak eta BEZaren tributazio modalitateen aldaketak.

Laguntza honen izaera dela medio, eta haiek azkar tramitatzeko beharrak hartaraturik, banakako ebaluazioaren araubidean tramitatu daitezen erabaki da. Horretarako, Nafarroako Gobernuak, 2021eko otsailaren 24an hartutako erabakiaren bidez, behar den baimena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi bat onestea, COVID-19ak eragindako kalte ekonomikoak konpentsatzeko laguntzak emateko sektore hauei: turismoa, ostalaritza, gaueko aisialdia, jarduera horiekin lotutako handizkako merkataritza, eta biltzarrak eta batzarrak antolatzeko zerbitzuak.

2. Dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.

3. Ebazpen honen ondoriozko konpromisoak betetzeko 18.500.000 euroko gastua egiteko baimena ematea, 2021eko gastu aurrekontuetako “COVID-19 Dirulaguntzak turismo eta ostalaritzako ETEentzat” izeneko 830001 83130 4709 432104 partidaren kargura.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

Iruñean, 2021eko martxoaren 8an.–Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

COVID-19AK ERAGINDAKO KALTE EKONOMIKOAK KONPENTSATZEKO, TURISMOAREN, OSTALARITZAREN ETA HANDIZKAKO MERKATARITZAREN SEKTOREETARAKO ETA BESTE JARDUERA BATZUETARAKO LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK. 2021EKO DEIALDIA

1. oinarria. Xedea.

1. Oinarri hauen xedea da arautzea nola eman dirulaguntzak jarduera nagusia hauetako bat duten enpresei: turismoa, ostalaritza, gaueko aisialdia, aurreko jarduerekin lotutako handizkako merkataritza eta biltzarrak eta batzarrak antolatzeko zerbitzuak; enpresa horiek egoitza fiskala eta lantokiak izan beharko dituzte Nafarroan, eta haien jarduera bereziki kaltetua izan COVID-19a dela-eta ezarri diren murrizketen ondorioz. Horrez gain, dirulaguntza jasoko dute 4. oinarrian xedatutakoari jarraikiz onuradunak baldin badira.

2. Laguntza hauen helburua da babesa eta laguntza ekonomikoa ematea, zuzenean, aurreko atalean aipatutako sektore eta enpresei, COVID-19ak haien bideragarritasun ekonomikoan izan duen inpaktua murrizteko, eta jardunean segitu, lanpostuak mantentzen eta susper daitezen laguntzeko.

2. oinarria. Aurrekontuko zuzkidura.

Deialdi honen ondoriozko gastu konpromisoei aurre egiteko 18.500.000 euroko kreditua baimendu da, 2021eko gastu aurrekontuetako “COVID-19 Dirulaguntzak turismo eta ostalaritzako ETEentzat” izeneko 830001 83130 4709 432104 partidaren kargura.

3. oinarria. Onuradunak.

1. Onuradunak izaten ahalko dira baldintza hauek eta 4. oinarrian aipatzen diren laguntza programa bakoitzean jasotako baldintza espezifikoak betetzen dituzten enpresak:

a) Nafarroan izatea, 2020ko urriaren 1a baino lehenagotik, egoitza fiskala eta lantokiak, non laguntzaren xede den jarduera garatzen baita.

b) Nafarroan garatzea, 2020ko urriaren 1a baino lehenagotik, jarduera ekonomiko nagusia, Ekonomia Jardueren Erregistroan inskribatuta eta alta emanda dagoena, 4. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

Deialdi honen ondorioetarako, ulertuko da “jarduera ekonomiko nagusia” dela, enpresaren operazioen bolumen osoaren erdia baino gehiagoren jatorria, 2019an, deialdian aurreikusitako jarduera bat edo batzuk direnean. 1612 multzoan sartutako epigrafeen kasu zehatzean, ulertuko da jarduera nagusia dela operazioen bolumenaren erdia baino gehiagoren jatorria jatetxe eta ostatu establezimenduak direnean.

c) Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean, “ETEaren definizioa” izenekoan, ezarritako baldintzak betetzea. Erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria barne merkatuarekin bateragarritzat jo ziren, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.

d) Sozietate publiko bat edo zuzenbide publikoko entitate bat ez izatea, edo enpresaren kapitalaren edo gobernu organoen parte nagusia ez egotea administrazio publikoen esku edo horien menpeko entitateen esku.

e) Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan entitate onuraduna izateko ezarritako debeku egoeretako batean.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar baimena ematea organo emaileak zuzenean eskuratu ditzan behar diren ziurtagiri telematikoak, frogatzen dutenak eskatzaileak egunean dituela tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Eskabidean interesdunak horri berariaz uko egiten badio, berak aurkeztu beharko ditu aipatutako betebeharretan egunean dagoela adierazten duten ziurtagiriak.

f) Inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ez egotea sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta ez egotea arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.

Ondasun erkidegoen kasuan eta, nortasun juridikorik izan gabe, batasun ekonomiko edo ondare bereizi bat osatzen duten gainerako entitateen kasuan, haiek beraiek izanen dira onuradunak.

2. Enpresa bakoitzak 4. oinarrian ezarritako laguntza programa eta lerro bakar bateko laguntzak eskatzen ahalko ditu.

4. oinarria. Konpentsatu beharreko gastuak eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

Dirulaguntzaren helburua da eskatzaileek COVID-19ak eragindako osasun krisian izan dituzten gastu operatibo finkoak konpentsatzea, betiere hurrengo laguntza programetako bakoitzean ezartzen den muga gainditu gabe.

4.1. 1. programa.–Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak, COVID-19ak eragindako kalte ekonomikoak konpentsatzeko, azaroaren 24an emandako 70/2020 Ebazpenaren bidez turismo eta ostalaritzaren sektoreetarako onetsi zen laguntza deialdiaren xede izandako jarduera eta zerbitzuak.

Programa hau laguntza-lerro hauetan banatuta dago:

4.1.1. Ostalaritza eta turismoko handizkako merkataritza zerbitzuak ematen dituzten enpresak, Ekonomia Jardueren Erregistroan alta emanik daudenak ekonomia jardueren gaineko zergaren epigrafe-multzo hauetako edozeinetan eta BEZa araubide orokorrean ordaintzen dutenak:

A.–Jarduera diruz lagungarrien epigrafeen zerrenda:

EJZaren ARABERAKO MULTZOA

1612.6 Edarien eta tabakoaren handizkako merkataritza

1671 Jatetxe zerbitzuak

1672 Kafetegi zerbitzuak

1673 Kafetegi eta tabernetako zerbitzuak

1674 Jatetxe, kafetegi eta kafetegi-tabernetako zerbitzu bereziak

1675 Merkatuetan edo azoketan eta bide publikoan edo lorategietan (aire zabalean) kokaturiko kiosko, kutxa, txosna edo antzeko beste lokaletako zerbitzuak

1676 Txokolate-denda, izozki-denda eta hortxata-dendetako zerbitzuak

1677 Sailkapenaren 67 eta 68 taldeetako 671, 672, 673, 681 eta 682 multzoetan sailkaturiko establezimenduek emandako zerbitzuak, establezimendu horietatik kanpo egiten direnean. Beste elikadura zerbitzu batzuk

1681 Hoteletako ostatu zerbitzuak

1682 Hostal eta ostatu-etxeetako ostatu zerbitzua

1683 Landetxeetako ostatu zerbitzua

1684 Hotel-apartamentuetako ostatu zerbitzua

1685 Hotelak ez diren beste ostatu turistikoak

1687 Erabilera publikoko turismo kanpalekuak

B.–Laguntzaren kalkulua:

Diru-sarrera konputagarriak: Diru-sarrerak kalkulatuko dira 2019an BEZ zergan aitorturiko operazioen bolumena zati hamabi eginez, eta zatidura hirurekin biderkatuz.

Enpresaren jarduera nagusia programa honetan jasota daudenetako bat denean eta, gainera, beste jarduera batzuk ere betetzen baditu, diruz lagungarriak ez direnak eta Nafarroako Turismo Erregistroan, turismo aktibo eta kulturalaren enpresen modalitatean, inskribatuta ez daudenak, diru-sarrera konputagarriei %25eko koefiziente murriztailea aplikatuko zaie. Halere, murrizketa hori ez da aplikatuko turistikoak ez diren jarduerak modu nabarian hondarrekoak eta turismo edo ostalaritza jardueraren osagarriak direnean, epigrafe hauetan sartutakoak:

–646.5.1 azpiepigrafea. Tabako gaien txikizkako merkataritzan aritzen den establezimendua, makina automatikoak erabiliz, errekargua duen salmentarako baimen araubidean.

–646.5.2 azpiepigrafea. Tabako gaien txikizkako merkataritzan aritzeko makina automatikoen titulartasuna, errekargua duen salmentarako baimen araubidean.

–664 multzoa. Gordailuan dauden erakusmahaien araubideko merkataritza, makina automatikoen bidezkoa.

–969.4 epigrafea. Josteta makinak eta zorizkoak.

Konpentsatu beharreko gastuak zenbatestea: kalkulatzen dira aurreko diru-sarrerei honako portzentaje hau aplikatuz:

EJZren ARABERAKO MULTZOA

%

1612.6 Edarien eta tabakoaren handizkako merkataritza

2,39

1671 Jatetxe zerbitzuak

8,12

1672 Kafetegi zerbitzuak

8,12

1673 Kafetegi eta tabernetako zerbitzuak

8,12

1674 Jatetxe, kafetegi eta kafetegi-tabernetako zerbitzu bereziak

8,12

1675 Merkatuetan edo azoketan eta bide publikoan edo lorategietan (aire zabalean) kokaturiko kiosko, kutxa, txosna edo antzeko beste lokaletako zerbitzuak

8,12

1676 Txokolate-denda, izozki-denda eta hortxata-dendetako zerbitzuak

8,12

1677 Sailkapenaren 67 eta 68 taldeetako 671, 672, 673, 681 eta 682 multzoetan sailkaturiko establezimenduek emandako zerbitzuak, establezimendu horietatik kanpo egiten direnean. Beste elikadura zerbitzu batzuk

8,12

1681 Hoteletako ostatu zerbitzuak

13,75

1682 Hostal eta ostatu-etxeetako ostatu zerbitzua

13,75

1683 Landetxeetako ostatu zerbitzua

13,75

1684 Hotel-apartamentuetako ostatu zerbitzua

13,75

1685 Hotelak ez diren beste ostatu turistikoak

13,75

1687 Erabilera publikoko turismo kanpalekuak

13,75

C.–Dirulaguntzaren zenbatekoa:

Dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, aipatutako prozedurarekin bat kalkulatutako diru-sarrerei aplikatuko zaie EJZ bakoitzerako ezartzen den gastu portzentajea, eta portzentaje hauekin biderkatuz, 2020an aitortutako operazioen bolumenaren arabera, aurreko ekitaldikoarekin alderatuta:

OPERAZIOEN BOLUMENAREN JAITSIERA 2020AN

%

< %20

%0

>=20 <%50

%80

>=50 <%70

% 90

>=%70

%100

Nolanahi ere, laguntza 75.000 eurokoa izanen da gehienez. Horrekin batera, laguntzaren gutxieneko zenbatekoa ez da 1.710 euro baino gutxiagokoa izanen inola ere, baldin eta operazioen bolumenak 2020an izandako jaitsiera, 2019ko epe bereko bolumenarekin alderatuta, %20koa edo handiagoa bada.

4.1.2. Bidaia agentziak, Nafarroako Turismo Erregistroan 2020ko urriaren 1a baino lehenagotik inskribatuta eta alta emanik daudenak Ekonomia Jardueren Erregistroan, ekonomia jardueren zergaren (EJZ) epigrafe hauetan:

A.–Jarduera diruz lagungarrien epigrafeen zerrenda:

1755 Bidaia agentziak

B.–Laguntzaren kalkulua:

Diru-sarrera konputagarriak: Diru-sarrerak honela kalkulatuko dira: enpresari zein zerga dagokion, dela sozietateen gaineko zerga, dela pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, enpresa jardueren etekinen atalean, dela errenta atxikipeneko araubideko entitateen urteko aitorpena (184. eredua, sozietate zibilak edo nortasun juridikorik ez duten beste batzuk), zerga horretan 2019an aitortutako operazioen bolumena zati hamabi eginen da, eta zatidura hamarrekin biderkatuko da.

Enpresaren jarduera nagusia programa honetako zerrendan daudenetako bat denean, eta, horrez gain, Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatu gabeko beste jarduera batzuk betetzen baditu, indize zuzentzaile bat aplikatuko zaio, 4.1.1.B atalean adierazitakoaren arabera.

Konpentsatu beharreko gastuak: kalkulatzen dira aurreko diru-sarrerei honako portzentaje hau aplikatuz:

EJZren ARABERAKO MULTZOA

%

1755 bidaia agentziak

3,11

C.–Dirulaguntzaren zenbatekoa:

Dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, aipatutako prozeduraren arabera kalkulatutako diru-sarrerei aplikatuko zaie EJZ bakoitzerako ezartzen den gastu portzentajea, eta portzentaje hauekin biderkatuko da, 2019an eta 2020an aitortutako operazioen bolumenaren arabera:

OPERAZIOEN BOLUMENAREN JAITSIERA 2020AN

%

< %20

%0

>=20 <%50

%80

>=50 <%70

% 90

>=%70

%100

Lortutako zenbatekoari kenduko zaio Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 70/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako laguntza deialdian jasotakoa, halakorik jaso bada. Nolanahi ere, laguntza 75.000 eurokoa izanen da gehienez. Horrekin batera, laguntzaren gutxieneko zenbatekoa ez da 1.710 euro baino gutxiagokoa izanen inola ere, baldin eta operazioen bolumenak 2020an izandako jaitsiera, 2019ko epe bereko bolumenarekin alderatuta, %20koa edo handiagoa bada.

4.1.3. Gaueko aisialdiarekin lotutako zerbitzuak, alta emanik daudenak Ekonomia Jardueren Erregistroan, ekonomia jardueren zergaren epigrafe honetan (EJZ):

A.–Jarduera diruz lagungarrien epigrafeen zerrenda.

1969.1 Dantzaleku eta diskotekak

B.–Laguntzaren kalkulua:

Diru-sarrera konputagarriak: Diru-sarrerak honela kalkulatuko dira 2019an BEZ zergan aitortutako operazioen bolumena zati hamabi eginez, eta zatidura bostekin biderkatuz.

Enpresaren jarduera nagusia programa honetako zerrendan daudenetako bat denean, eta, horrez gain, Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatu gabeko beste jarduera batzuk betetzen baditu, indize zuzentzaile bat aplikatuko zaio, 4.1.1.B atalean adierazitakoaren arabera. Era berean, atal horretan aipatzen diren hondarreko epigrafeak ere aplikagarriak izanen dira.

Konpentsatu beharreko gastuak: kalkulatzen dira aurreko diru-sarrerei honako portzentaje hau aplikatuz:

EJZren ARABERAKO MULTZOA

%

1969.1 Dantzaleku eta diskotekak

8,12

C.–Dirulaguntzaren zenbatekoa:

Dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, aipatutako prozedurarekin bat kalkulatutako diru-sarrerei aplikatuko zaie EJZ bakoitzerako ezartzen den gastu portzentajea, eta portzentaje hauekin biderkatuz, 2020an aitortutako operazioen bolumenaren arabera, aurreko ekitaldiarekin alderatuta:

OPERAZIOEN BOLUMENAREN JAITSIERA 2020AN

%

< %20

%0

>=20 <%50

%80

>=50 <%70

% 90

>=%70

%100

Nolanahi ere, laguntza 75.000 eurokoa izanen da gehienez. Horrekin batera, laguntzaren gutxieneko zenbatekoa ez da 1.710 euro baino gutxiagokoa izanen inola ere, baldin eta operazioen bolumenak 2020an izandako jaitsiera, 2019ko epe bereko bolumenarekin alderatuta, %20koa edo handiagoa bada.

4.1.4. BEZa araubide berezi erraztuaren bidez ordaintzen duten enpresak.

A.–Jarduera diruz lagungarrien epigrafeen zerrenda:

1. programako aurreko ataletan aipatu direnak.

B.-Dirulaguntzaren zenbatekoa:

1.710 euro, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 70/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako laguntzak eskatu ahal izan zituzten enpresentzat.

4.560 euro, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 70/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako laguntzak eskatzerik izan ez zuten enpresentzat.

4.2. 2. programa: Turismo eta ostalaritzaren sektorearekin lotura duten handizkako merkataritza jarduerak eta zerbitzuak, COVID-19ak kaltetu dituenak, 2020ko laguntza deialdian jaso ez zirenak.

A.–Jarduera diruz lagungarrien epigrafeen zerrenda:

EJZ

1612.1 hand. merk.: elikagaiak, edariak eta tabakoak

1612.2 hand. merk.: zerealak, landareak, ongarriak, animaliak

1612.3 hand. merk.: frutak eta barazkiak

1612.4 hand. merk.: haragia, arrautzak, hegaztiak eta ehiza

1612.5 hand. merk.: esnea, esnekiak, eztia, olioa

1612.7 hand. merk.: bertako ardo eta ozpinak

1612.8 hand. merk.: arrainak

1612.9 hand. merk.: beste elikagai batzuk ISGJ

B.–Dirulaguntzaren kalkulua:

Diru-sarrera konputagarriak: Diru-sarrerak bi faseren arabera kalkulatuko dira.

1. fasea: kalkulatuko dira 2019ko lehenengo hiru hiruhilekoetan BEZ zergan aitorturiko operazioen bolumena zati bederatzi eginez eta zatidura bostekin biderkatuz.

2. fasea: kalkulatuko dira 2019ko lau hiruhilekoetan BEZ zergan aitorturiko operazioen bolumena zati hamabi eginez eta zatidura hirurekin biderkatuz.

Enpresaren jarduera nagusia programa honetan jasota daudenetako bat denean eta, gainera, beste jarduera batzuk ere betetzen baditu, diruz lagungarriak ez direnak eta Nafarroako Turismo Erregistroan, turismo aktibo eta kulturalaren enpresen modalitatean, inskribatuta ez daudenak, koefiziente murriztaile bat aplikatuko zaio bi faseen zenbatekoari, 4.1.1.B atalean adierazitako moduan.

Konpentsatu beharreko gastuak zenbatestea: kalkulatzen dira aurreko diru-sarrerei honako portzentaje hau aplikatuz:

EJZ

%

1612.1 hand. merk.: elikagaiak, edariak eta tabakoak

2,39

1612.2 hand. merk.: zerealak, landareak, ongarriak, animaliak

2,39

1612.3 hand. merk.: frutak eta barazkiak

2,39

1612.4 hand. merk.: haragia, arrautzak, hegaztiak eta ehiza

2,39

1612.5 hand. merk.: esnea, esnekiak, eztia, olioa

2,39

1612.7 hand. merk.: bertako ardo eta ozpinak

2,39

1612.8 hand. merk.: arrainak

2,39

1612.9 hand. merk.: beste elikagai batzuk ISGJ

2,39

C.–Dirulaguntzaren zenbatekoa:

Aipatutako faseetako bakoitzerako dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, EJZ bakoitzerako adierazitako gastu portzentajea aplikatuko zaio aurreko atalaren arabera loturako diru-sarrera bolumenari. Lortutako emaitzari aplikatuko zaio 2020ko ekitaldiko operazioen bolumenak, 2019koarekin alderatuta, izan duen jaitsierari dagokion koefizientea.

Laguntzaren kalkulua, 1. fasea:

Kalkulatuko da BEZ zergan aitortutako operazioen bolumenak 2020ko lehen hiru hiruhilekoetan izan duten jaitsiera, 2019ko epe bereko bolumenarekin alderatuta.

OPERAZIOEN BOLUMENAREN JAITSIERA

%

< %20

%0

>=20 <%50

%80

>=50 <%70

% 90

>=%70

%100

Laguntzaren kalkulua, 2. fasea:

kalkulatuko da BEZ zergan aitortutako operazioen bolumenak 2020ko lau hiruhilekoetan izan duen jaitsiera, 2019ko epe bereko bolumenarekin alderatuta.

OPERAZIOEN BOLUMENAREN JAITSIERA

%

< %20

%0

>=20 <%50

%80

>=50 <%70

% 90

>=%70

%100

Edozein kasutan, laguntza, guztira, 75.000 eurokoa izanen da gehienez. Era berean, laguntzaren gutxieneko zenbatekoa 2.850 eurokoa izanen da lehen faserako eta 1.710 eurokoa bigarren faserako, baldin eta 2020ko operazioen bolumenaren jaitsiera, 2019ko epe berekoarekin alderatuta, %20koa edo handiagoa izan bada.

Dirulaguntzaren zenbateko osoa kalkulatutako bi zenbatekoen baturak emanen du.

4.3. 3. programa. Nafarroako Turismo Erregistroan, turismo aktibo eta/edo kulturalaren modalitatean 2020ko urriaren 1a baino lehenagotik inskribatuta dauden jarduerak eta/edo zerbitzuak, baldin eta Ekonomia Jardueren Erregistroan alta emanik badaude eta 2019ko ekitaldiko BEZ zergan aitortutako operazioen bolumena 10.000 eurokoa edo handiagoa bada.

A.–Dirulaguntzaren zenbatekoa:

4.560 euroko zenbateko finkoa.

4.4. 4. programa. Nafarroako Turismo Erregistroan 2020ko urriaren 1a baino lehenagotik inskribatuta dauden ostatu jarduerak, apartamentu turistikoen, etxebizitza turistikoen eta landetxeen modalitatean, baldintza hauek betetzen dituztenak:

–Alta emanik egotea ekonomia jardueren gaineko zergan, hurrengo atalean aipatzen diren epigrafe multzoetan.

–Azaroaren 24ko 70/2020 Ebazpenaren bidez turismo eta ostalaritza sektoreei laguntzak emateko onetsi zen deialdiaren onuraduna ez izatea.

–Jarduera horretan diru-sarrerak aitortuak izatea, jatorria turismoan inskribatutako ostatuetan zuzenean dutenak eta dagokion zergan, hau da, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan edo sozietateen gaineko zergan, 2019ko ekitaldian aitortutako zerga-oinarriaren erdia, gutxienez, egiten dutena.

A.–Jarduera diruz lagungarrien epigrafeen zerrenda:

1861 Hiri ondasun higiezinak alokatzea

1862 Landa ondasun higiezinak alokatzea

B.-Dirulaguntzaren zenbatekoa:

4.560 euroko zenbateko finkoa.

Aurreko deialdian sartzerik izan ez zuten eskatzaileen kasuan, haien jarduera ondasun higiezinak alokatzekoa zelako, nahiz eta alta emanik egon 1683 (ostatu zerbitzua landetxeetan) eta 1685 (hotelak ez diren beste ostatu turistikoak) epigrafeetan, deialdi berri honetan eskatzen ahalko dituzte dirulaguntzak, eta horretarako, jardueraren hasiera data izanen da 1683 eta 1685 epigrafeetan jarduerari alta eman zitzaion eguna.

4.5. 5. programa. Biltzarrak eta batzarrak antolatzeko zerbitzuak, alta emanik daudenak Ekonomia Jardueren Erregistroan, ekonomia jardueren zergaren (EJZ) epigrafe honetan:

1989.2 Biltzarrak eta batzarrak antolatzeko zerbitzuak

A.–Dirulaguntzaren zenbatekoa:

4.560 euroko zenbateko finkoa.

4.6. Programa guztietarako araudia.

4.6.1. Enpresa berriak.

Ulertzen da enpresa berriak direla Ekonomia Jardueren Erregistroaren araberako jardueraren hasiera data edo Nafarroako Turismo Erregistroko inskripzio data 2019ko urtarriletik aurrerakoa dutenak.

Laguntzaren zenbatekoa:

1.710 euroko zenbateko finkoa.

4.6.2. Egiturazko aldaketak merkataritzako sozietateetan.

2019an edo 2020an aldaketaren bat gertatu baldin bada, Merkataritza Sozietateen Egiturazko Aldaketei buruzko apirilaren 3ko 3/2009 Legean adierazita daudenetako bat, eta deialdi honen ondorioetarako diruz lagungarriak diren jardueran edo jardueretan jarraituz gero, jardueraren hasiera data eta diru-sarrera konputagarrien kalkulurako, kontuan hartuko dira egiturazko aldaketan esku hartu zuen eta jardueran jarraitu ez duen sozietateak EJZn alta eman zuen eguna eta haren operazioen bolumena, dagokion epekoa.

Sozietate bat baino gehiago sortzea dakarten egiturazko aldaketak egiteko operazioetan, emandako dirulaguntzen zenbateko osoa ez da 75.000 euro baino gehiagokoa izanen.

Arau horiek aplikatuko dira, halaber, pertsona fisiko batek betetzen zuen jarduera sozietate bat betetzen hasten denean, baldin eta pertsona fisikoak, 2019an, BEZaren tributazioa araubide orokorraren arabera egin badu.

Kasu horietan, eskatzaileak memoria bat eta urteko kontuak aurkeztu beharko ditu, edo eskritura edo kasuan kasuko agiriaren bidez egiaztatu eskubideen eta betebeharren subrogazioa, bai eta justifikatu ere laguntzaren xedea mantentzen dela eta onuradunak baldintza guztiak betetzen dituela.

4.6.3. Aldaketak BEZaren tributazio modalitateetan.

2019an eta 2020an BEZaren tributazio araubidea aldatzeak, orokorretik erraztura edo alderantziz, berekin ekarriko du dirulaguntza zenbateko bakarrean kalkulatzea, 4.6.1 programaren arabera, jarduera 2019an hasi baldin bada, edo 4.1.4 programaren arabera gainerako enpresentzat.

5. oinarria. Dirulaguntzak emateko prozedura.

1. Laguntza hauek banakako ebaluazioaren bidez emanen dira. Hortaz, espedienteak aurkeztu ahala tramitatu eta ebatziko dira, horretarako aurrekontu-kreditua dagoen bitartean.

2. Aurkezpen eguntzat honako hau hartuko da: eskaerak behar den dokumentazio guztia biltzen duen eguna, behin zuzendurik instrukzio organoak atzemandako akatsak edo omisioak, halakorik bada.

6. oinarria. Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

1. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 15ean hasiko da, eta apirilaren 14an bukatuko, egun biak barne.

2. Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren tramiteen katalogoko fitxa erabiliz www.navarra.es/eu (hemendik aurrera, “laguntzen fitxa”). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da.

3. Eskabide-orri telematikoa oso-osorik bete beharko da, 3. oinarrian eskatutako betebeharrak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena barne. Bidezkoa denean, gardentasun betebeharrari buruzko informazioa ere eman beharko da, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean arautua dagoena. Horrez gainera, eskabide-orrian eskatzaileek berariazko baimena eman beharko diote laguntzak kudeatzen dituen organoari, Nafarroako Foru Ogasunetik zuzenean jaso dezan deialdiaren 4. oinarrian adierazitako zerga informazioa, prozedura hau kudeatzeko beharrezkoa bada. Kontsulta hori egiteko baimena eman ezean, behar diren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

Eskabideak erantsiak ditu hauek ere:

–Kasuan kasuko enpresa edo autonomoa 2019ko abenduaren 31n krisian ez egoteko baldintza betetzearen gaineko deklarazioa.

–Denbora esparru nazionalaren edo Europar Batasuneko denbora esparruaren aplikazioaren ondorioz jaso duten beste edozein laguntzaren gaineko deklarazioa, baldin eta kostu diruz lagungarri berberetarako bada.

Eskabide-orriari dokumentazio hau erantsi beharko zaio:

a) Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak eta, horrez gainera, aurreko paragrafoan aipatutako zerga informazioari buruzko dokumentazioa, baldin eta kontsulta automatikoa egiteko baimena eman ez bada.

b) 5/2018 Foru Legearen 3.c artikuluan ezarritako baldintzak betetzeagatik gardentasun betebeharra badu, azkeneko urteko kontuen kopia bat. Betebehar hori izanen dute 2021ean 20.000 euro baino gehiagoko laguntzak jaso dituzten onuradunek. Muga horretan sartuko dira deialdi honen kargura jasoko diren laguntzak ere.

4. Eskatutako betebeharrak betetzen dituzten eskaerak baietsiko dira kreditu erabilgarria dagoen bitartean. Hortaz, berariaz ezetsiko dira, oraindik ebatzi gabe egonik, kreditu erabilgarriaz baliatzen den azken espedientearen egunetik aurrera sartu diren eskaerak (dokumentazio guztia aurkezten duten eguna aintzat harturik).

5. Diru funtsak agortzen direnean, laguntzen fitxan iragarriko da.

7. oinarria. Laguntzak ematea eta ordaintzea.

1. Laguntzak kudeatzen dituen organoak egiaztatuko du aurkeztutako dokumentazioa deialdi honetan eskatzen denaren araberakoa dela, eta, hala badagokio, zuzen dezatela eskatuko die eskatzaileei, administrazio prozedurari buruzko araudian ezarrita dagoen bezala. Eta baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, laguntzak eman eta ordaintzeari –edo, kasua bada, ezesteari– buruzko ebazpen proposamenak igorriko dizkio Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiari.

2. Ebazpenak hilabete bateko epean emanen dira gehienez, eskaerak aurkezten diren egunetik hasita, eta argitara emanen dira Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atarian, www.navarra.es/eu helbidean, laguntza hauek Tramiteen Katalogoan duten fitxan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

Ezarritako gehieneko epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman eta argitaratu gabe, laguntza-eskaera administrazio isiltasunez ezetsi dela ulertzen ahalko da.

8. oinarria. Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1. Dirulaguntzen onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Enpresa jardunean izatea 2021eko maiatzaren 31ra arte, eta, horretarako, 3. oinarriko a) eta b) letretan ezarritako baldintzak betetzen segitu beharko dute egun hori arte. Egun horretatik aurrera, egiaztatuko da onuradunek jarduerari eutsi dioten.

b) Organo emaileak egiten dituen egiaztapenak eta kontrol organo eskudunek, estatukoek nahiz Europar Batasunekoek, egin ditzaketen egiaztapen eta kontrol finantzarioak onartzea eta jarduketa horietan eskatzen zaien informazio guztia ematea.

2. Oinarri hauetan ezarritako betebeharren bat bete ezean, dirulaguntza itzuli beharko da, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Oinarri honetako 1) ataleko a) letran ezarritako egunera arte jarduerari eusteko betebeharra betetzen ez bada, jasotako laguntza guztia itzuli beharko da.

9. oinarria. Dirulaguntzaren bateragarritasuna eta denbora esparru nazionalean ematea.

1. Laguntza hauek bateragarriak dira beste edozein dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderekin, beste administrazio edo entitate publiko edo pribatu batzuek edo eskualdeko, estatuko, Europar Batasuneko nahiz nazioarteko erakundeek emandakoekin, baldin eta betetzen badira denbora esparruan ezarritako mugak.

2. Deialdi hau tramitatzen da enpresa eta autonomoei laguntzeko neurriei buruzko denbora esparruan xedatutakoaren babesean, neurri horiek edozein direla ere, hau da, zuzeneko dirulaguntzak, aurrerakin itzulgarriak, onura fiskalak, maileguen bermeak edo maileguetako interes tasen hobariak, horien xedea izanik ekonomiari sostengua ematea COVID-19aren egungo testuinguruan (denbora esparru nazionala); honen berri eman zitzaion hasiera batean 2020ko martxoaren 27an Europako Batzordeari, eta honek, Batzordearen 2020ko apirilaren 2ko SA.56851 estatuko laguntzari buruzko (C 2020) 2154 azken Erabakiaren bidez, deklaratu zuen esparru horrek babestutako laguntzak bateragarriak direla barne merkatuarekin. SA.57019 (2020/N), SA.58778 (2020/N), SA.59196 (2020/N) y SA. 59723(2021/N) erabakien bidez onetsi ziren esparruaren hurrengo aldaketak.

3. Enpresa batek, I. denbora esparru nazionalaren eta COVID-19aren egungo testuinguruan ekonomiari sostengua emateko estatuko laguntza neurriei dagokien denbora esparruaren (Europako Batzordearen 2020ko martxoaren 19ko Komunikazioan jasoa, 2020/C 91 I/01, 2020ko martxoaren 20ko EBAOn argitaratua) eta haren aldaketen babesean jaso dezakeen laguntza orokorra ez da 800.000 eurokoa baino handiagoa izanen aurtengo ekitaldi fiskalean, laguntza horren izaera edozein dela ere, hau da, zuzeneko dirulaguntzak, aurrerakin itzulgarriak, onura fiskalak, maileguen bermeak edo maileguetako interes tasen hobariak.

4. Araubide honen menpeko laguntzak ematen ahalko zaizkie 2019ko abenduaren 31n krisian ez zeuden enpresa eta autonomoei, horretarako kontuan hartuz Batzordearen 651/2014 Erregelamenduaren 2. artikuluko 18. apartatuan xedatutakoa (kategorien araberako salbuespenari buruzko erregelamendu orokorra), eta erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatu beharko da.

10. oinarria. Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri egotzi zaion, onuradunak eta emandako diru kopurua.

Halaber, laguntzen fitxan argitaratuko dira deialdi honen emaitzak.

11. oinarria. Oinarri arautzaile hauen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iragarkiaren kodea: F2103947