58. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

347/2021 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzen ditu Ismael Cantera Leiva jauna eta Cristina Teresa Tejera Martín andrea, Artxibo eta Liburutegietako teknikari laguntzaile izateko (Liburutegiak), eta lanpostu bana esleitzen die.

Ikusirik Ismael Cantera Leiva jaunaren eta Cristina Teresa Tejera Martín andrearen aldeko izendapen-proposamena, 2021eko urtarrilaren 22an Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaraturikoa.

Izangaiek deialdiaren 10.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Ismael Cantera Leiva jauna NUPeko funtzionario izendatzea, Artxibo eta Liburutegietako teknikari laguntzaile izateko (Liburutegiak), eta hari 211 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Liburutegiko Zerbitzuari atxikia.

Bigarrena.–Cristina Teresa Tejera Martín andrea NUPeko funtzionario izendatzea, Artxibo eta Liburutegietako teknikari laguntzaile izateko (Liburutegiak), eta hari 217 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Liburutegiko Zerbitzuari atxikia.

Hirugarrena.–Izendaturiko pertsonek hilabeteko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik kontatzen hasita.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, interesdunei jakinaraz dakiela eta Liburutegi Zerbitzuko zuzendariari helaraz dakiola agintzea.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta, haren kontra, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2021eko otsailaren 17an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2102804