58. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

40E/2021 FORU AGINDUA, otsailaren 22koa, Osasuneko kontseilariak emana, Estrella Miqueleiz Autor andrea Nafarroako GIB/Hies programaren koordinatzaile izendatzen duena.

Ministroen Kontseiluak 1987ko ekainaren 5ean hartutako Erabakiaren bidez eratu zen Hiesaren Prebentzio Programen Koordinazio eta Segimendurako Batzorde Nazionala eta, horrekin batera, eritasun horren kontrolerako neurriak hartzeko bitartekoak ezarri ziren.

Apirilaren 23ko 592/1993 Errege Dekretuaren bidez ezarri ziren Hiesaren Prebentzio Programen Koordinazio eta Segimendurako Batzorde Nazionalaren osaketa eta funtzionamendua (1993ko maiatzaren 7ko Estatuko Aldizkari Ofiziala). Batzordea Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioak zuzentzen du, eta batzordekideak dira erakunde hauetako ordezkariak: aipatutako ministerioa, Carlos III Osasun Institutua (Drogetarako Plan Nazionala), Defentsa Ministerioa (armada), Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa (sexu heziketa eskoletan, ikerketa), Barne Ministerioa (espetxeak) eta Enpleguko eta Gizarte Segurantzako Ministerioa (gizarte laguntza, emakumeak, gazteria, etorkinak). Batzordean ordezkariak dituzte, halaber, 17 autonomia erkidegoen eta hiri autonomoen (Ceuta eta Melilla) osasun arloko agintaritzek, tokiko agintaritzek, lanbide elkarteek (medikuntza, erizaintza, farmazia, dentistak) eta gobernuz kanpoko erakundeek, Hiesaren arlokoek.

Espainian, GIBaren eta beste STGen arloko lanerako funtsezko ildo estrategikoak ezarrita daude 2013-2016 aldirako Plan Estrategikoan (2017-2020 aldirako luzatua), eta orain lantzen ari da 2021-2030 aldirako Hiesaren Plan Nazionala.

Plan horren helburu nagusiak dira estatuko eta nazioarteko koordinazioaren alde egitea, GIBaren eta STGen epidemiari erantzuteko beharretarako informazio sistemak ezartzea, GIBaren eta STGen bidezko infekzioari buruzko ezagutzak handitzea, GIBaren eta STGen bidezko infekzioen intzidentzia jaistea, diagnostiko goiztiarra sustatzea, gaitasun funtzionalari dagokionez erantsiak dituzten mugei eta lotutako gaixotasunei aurrea hartzea, tratamenduak jasotzeko aukerak hobetzea, gaixoaren segimendu egokia eta osasun laguntzaren mailen arteko jarraitutasuna bermatzea, eta GIBa nahiz STGak dituzten pertsonen tratu berdintasuna eta diskriminazio eza sustatzea, bai eta ziurtatzea ere GIBa eta STGak dituzten pertsonek berdintasunez jasotzen dituztela prebentzioa eta arreta soziosanitarioa.

Aurrekoa kontuan hartuta, beharrezkoa da Nafarroan izatea GIB/STG programa koordinatzeko figura bat, bere izendapenarekin batera esleituko zaizkion eginkizunak beteko dituena eta lagunduko duena betetzen 2013-2016 aldirako Plan Estrategikoan (2017-2020 aldirako luzatua) ezarritako helburuak, bai eta orain lantzen ari den 2021-2030 aldirako Planekoak ere.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.e) artikuluaz baliatuz eta Osasun Zuzendaritza Nagusiak proposatuta

AGINTZEN DUT:

1.–Estrella Miqueleiz Autor andrea Nafarroako GIB/Hies programaren koordinatzaile izendatzea.

2.–Nafarroako Hies programaren koordinatzailearen eginkizunak hauek izanen dira:

–GIBaren eta STGen Prebentzio eta Kontrolerako Plan Estrategikoaren esparruan erabakitako estrategiak bultzatzea.

–STGen Prebentzio eta Kontrolerako Plan Estrategikoak ezarritako helburuak egokitzea Nafarroako errealitateko denboren eta antolaketaren testuinguruetara, eta, bidezkoa bada, lanerako aldizkako programak prestatzea.

–Autonomia erkidegoen arteko akordioetatik sortzen diren ekimenak, osasunaren sustapen, prebentzio eta laguntzakoak, abian jartzea bultzatu eta koordinatzea.

–Hiesaren Plan Nazionalaren Idazkaritzak sustatzen dituen autonomia erkidegoen arteko koordinaziorako organoetan parte hartzea.

–Plan Nazionaletik bultzatuta Nafarroan egiten diren azterketak edo lanak koordinatzea.

–Hiesaren Plan Nazionalaren Idazkaritzak eskatzen duen informazioa bete eta prestatzeko lanak koordinatu eta bermatzea.

–Nafarroako entitate sozialen parte-hartzea bultzatu eta koordinatzea urterako erabakitako jarraibideekin bat.

–GIBaren prebentziorako entitate komunitarioei dirulaguntzak emateko urteroko deialdien prestaketan parte hartu eta horiek gainbegiratzea, proiektuen balorazioa eginez, txosten loteslea aurkeztuz eta dirulaguntza proposamenei buruzko txostenak eginez.

–Urtero Nafarroan Hiesaren Mundu Egunaren harira antolatzen diren jarduerak koordinatzea.

–Osasun Departamentuak komunikazioaren, zabalkundearen eta prebentzio kanpainen arloan nahiz beste arlo batzuetan egiten dituen programak koordinatu eta kudeatzea.

–Herritarren, gizartearen eta profesionalen entitateekin elkarlanean aritzea GIBaren inguruko informazio edo prebentziorako kanpaina edo proiektuetan.

–Nafarroako entitate sozialekin edo gizarte eta osasun zerbitzuekin elkarlanean aritzea GIBaren inpaktu sozialarekin lotutako arazoei erantzuteari dagokionez, esate baterako, estigma, diskriminazioa edo zaurgarritasun sozioekonomikoa.

–Osasun Zuzendaritza Nagusiak agindutako beste eginkizun batzuk, aipatutakoen antzekoak, GIBaren eta GTSen prebentzioaren eta sexu osasunaren sustapenaren arloan.

3.–Foru agindu hau jakinaraztea Estrella Miqueleiz Autor andreari eta elkarte hauetara igortzea: Kattalingorri, SARE, Hiesaren aurkako Batzordea, Abiatze, Transkolore, Naizen, bai eta hauetara ere: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmazia eta Prestazioen Zuzendariordetza, Alberto Gil Setas (NO) jauna, Idoia Gaminde Inda andrea (Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzua), Ana Úriz Lusarreta andrea (Andraize ELZ), Julio Sánchez Álvarez jauna (NO), Jesús Repáraz Padros jauna (NO), María Rivero Marcotegui andrea (NO), M.ª José Pérez Jarauta andrea (NOPLOI), Nieves Ascunce Elizaga andrea (NOPLOI), Victoria Goñi Yanguas andrea (Azpilagañako ELZ), Javier Garjón Parra jauna (ZZ), Carmen Ezpeleta Baquedano andrea (NO), Juan Carlos Muruzábal Torquemada jauna (NO), Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko kudeaketako zuzendaritza, Osasun Zuzendaritza Nagusia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketako Zuzendaritza, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eriari Osasun Laguntza emateko Zuzendaritza, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Kudeaketako Zuzendaritza, Nafarroako Berdintasunaren Institutuko Kudeaketako Zuzendaritza, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia, Justizia Zuzendaritza Nagusia, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa.

4.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko otsailaren 22an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2103008