56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Iragarkia, Gobernuak Zaragozan duen Azpiordezkaritzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionalarena eta Nafarroako eta Errioxako Gobernu Ordezkaritzena. Horren bidez, jendaurrean jartzen dira aurretiazko baimen administratiboa ematearen eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena egitearen eskaera haize-parke hauetarako eta haiekin loturiko energia ateratzeko azpiegituretarako,: Valentuña (100 MW). Lorbes (50 MW), Salto del Lobo (100 MW), Miramón (72 MW) eta Sangorrín (100 MW). Parkeok Zaragoza, Errioxa eta Nafarroan daude eta sustatzaileak Opdenergy taldeko sozietate hauek dira: Opde 40 SL, Opde 41 SL, Opde 39 SL, Opde 37 SL eta Opde 36 SL eguzki-instalazioak. Peol-409 AC espedientea

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.1.a) artikuluan, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. eta 37. artikuluetan eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 124. eta 125. artikuluetan ezarritakoarekin bat, jendaurrean jartzen da aurretiazko baimen administratiboa ematearen eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena egitearen eskaera, proiektu hauetarako:

–Valentuña haize-parkea (100 MW). Sustatzailea Opde 40 SL eguzki-instalazioa da.

–Lorbes haize-parkea (50 MW), eta harekin loturiko energia ateratzeko aazpiegiturak, Lorbes 66/30 kV-eko TAEa, Lorbes TAEa-Valentuña TAEa 66 kV-eko linea, Valentuña 220/66/30 kV-eko TAEa, Valentuña TAEa - Labradas TAEa eta Alcarama-La Serna goi tentsioko linearen sekz. 220 kV-eko linea, Labradas 499/220 kV-eko TAEa eta Sernaraino doan 400 kV-eko linea. Sustatzailea Opde 41 SL eguzki-instalazioa da.

–Salto del Lobo haize-parkea (100 MW) eta harekin loturiko energia ateratzeko azpiegiturak: Salto del Lobo 66/30 kV-eko TAEa eta Salto del Lobo TAEa - Valentuña TAEa 220/66 kV-eko linea. Sustatzailea Opde 39 SL eguzki-instalazioa da.

–Miramón haize-parkea (72 MW) eta harekin loturiko energia ateratzeko azpiegiturak: Miramón 220/30 kV-eko TAEa eta Miramón TAEa - Sangorrín TAEko goi tentsioko linearekin bat egiteko euskarria - Salto del Lobo TAEko Bypass-a 220 kV-eko linea. Sustatzailea Opde 37 SL eguzki-instalazioa da.

–Sangorrín haize-parkea (100 MW) eta harekin loturiko energia ateratzeko azpiegiturak: Sangorrín 220/30 kV-eko TAEa eta Sangorrín TAEa - Salto del Lobo TAEko Bypass-a 220 kV-eko linea. Sustatzailea Opde 36 SL eguzki-instalazioa da.

Ezaugarriak ondoren aipatzen direnak dira:

–Eskatzailea Opdenergy taldea: Opde 40 SL, Opde 41 SL, Opde 39 SL, Opde 37 SL eta Opde 36 SL eguzki-instalazioak, denak helbide honekin: Cardenal Marcelo Spinola kalea 42, 5. solairua, 28016 Madril.

–Eskaeraren xedea: Aurretiazko administrazio baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena eskatzea haize-parke hauetarako eta haiekin loturiko energia ateratzeko azpiegituretarako: Valentuña (100 MW), Lorbes (50 MW), Salto del Lobo (100 MW), Miramón (72 MW) eta Sangorrín (100 MW).

–Organo eskuduna: aurretiazko administrazio baimenaz ebazteko eskumena duen organo substantiboa Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusia da. Ingurumen-inpaktuaren adierazpena emateko eskumena duen ingurumen arloko organoa Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa da.

–Tramitazio organoa: Gobernuak Zaragozan duen Azpiordezkaritzako Industria eta Energia Arlo Funtzionala, Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzako Industria eta Energia Arlo Funtzionala, eta Gobernuak Errioxan duen Ordezkaritzako Industria eta Energia Arlo Funtzionala, bakoitza bere probintziari dagokion zatian. Alegazioak arlo funtzional horietara zuzenduko dira. Helbideak hauek dira: Nuestra Señora del Pilar plaza z.g. 50003 - Zaragoza; Merindadeen plaza z.g., 31071 - Iruña; eta Muro Francisco de la Mata kalea 3, 26071 - Logroño.

–Instalazioen deskribapena: Proiektatutako instalazioak, energia ateratzeko azpiegiturak ere barne, ondoko herri hauetan egonen dira: Zaragoza probintziako Sos del Rey Catolico, Uncastillo, Castiliscar, Luesia, Sádaba eta Biota udal-mugarteetan; Nafarroako Zarrakaztelu, Santakara, Mélida, Murillo el Cuende, Caparroso, Alesbes, Cadreita, Castejón eta Tutera udal-mugarteetan; eta Errioxako Alfaro udal-mugartean.

Instalazioen ezaugarriak hauek dira:

–Valentuña haize-parkea: 3,4 MW-eko 30 haize-sorgailu, 101.5 m-ko altuera duen abatza eta 132 m-ko diametroa duen errotorea. Parkearen potentzia, guztira, 100 MW-ekoa izanen da. Palaren muturreko gehieneko altuera 167,5 m. da.

–Lorbes haize-parkea: 3,4 MW-eko 15 haize-sorgailu, 101,5 m-ko altuera duen abatza eta 132 m-ko diametroa duen errotorea. Parkearen potentzia, guztira, 50 MW-ekoa izanen da. Palaren muturreko gehieneko altuera 167,5 m da.

–Salto del Lobo haize-parkea: 3,4 MW-eko 30 haize-sorgailu, 101,5 m-ko altuera duen abatza eta 132 m-ko diametroa duen errotorea. Parkearen potentzia, guztira, 100 MW-ekoa izanen da. Palaren muturreko gehieneko altuera 167,5 m da.

–Miramón haize-parkea: 3,4 MW-eko 22 haize-sorgailu, 101,5 m-ko altuera duen abatza eta 132 m-ko diametroa duen errotorea. Parkearen potentzia, guztira, 72 MW-ekoa izanen da. Palaren muturreko gehieneko altuera 167,5 m da.

–Sangorrín haize-parkea: 4,5 MW-eko 23 haize-sorgailu, 101,5 m-ko altuera duen abatza eta 132 m-ko diametroa duen errotorea. Parkearen potentzia, guztira, 100 MW-ekoa izanen da. Palaren muturreko gehieneko altuera 175 m da.

–Parkeetatik energia ateratzeko azpiegiturak honela daude osatuta:

  • Lorbes 66/30 kV-eko TAEa.
  • Lorbes TAEa - Valentuña 66 kV-eko TAEko linea: SC linea
  • Valentuña 220/66/30 kV-eko TAEa: Valentuña, Lorbes eta Salto del Lobo haize-parkeen energia ateratzen du.
  • Valentuña TAEa - Labradas TAEa eta Alcarama-La Serna goi tentsioko linearen sekz. 220 kV-eko linea: DC linea Miramón eta Sangorrín haize-parkeen energia ateratzeko, La Serna 220 kV-eko zirkuitu batetik; eta Lorbes, Salto del Lobo eta Valentuña haize-parkeena, La Serna 400 kV-eko beste zirkuitutik.
  • 400/220 kV-eko Labradas TAEa: erabiliko da beste batekin energia ateratzeko, 382,20 MW-eko guztizko potentziarekin La Serna 400 kV-eraino.
  • La Serna 400 kV-eko TAErainoko linea: SC linea, Labradas TAEa eta La Serna 400 kV-eko TAEa batuko dituena.
  • Salto del Lobo 66/30 kV-eko TAEa.
  • Salto del Lobo TAEa - Valentuña TAEa 220/66 kV-eko linea: DC linea Salto del Lobo haize-parkearen energia ateratzeko La Serna 400 kV-en, baita Miramón eta Sangorrin haize-parkeena ere La Serna 220 kV-en.
  • Miramón 220/30 kV-eko TAEa.
  • Miramón TAEa - Sangorrín TAEko goi tentsioko linearekin bat egiteko euskarria - Salto del Lobo TAEko Bypass-a 220 kV-eko linea: SC linea, Miramón haize-parkearen energia ateratzeko.
  • Sangorrín 220/30 kV-eko TAEa.
  • Sangorrín TAEa - Salto del Lobo TAEko BYPASS 220 kV-eko linea: DC eta SC linea Sangorrín eta Miramón haize parkeen energia ateratzeko La Serna 220 kV-en.

–Aurrekontu zenbatetsia:

  • Valentuña haize-parkea: 57.806.588 euro.
  • Lorbes haize-parkea. 27.374.907 euro.
  • Salto del Lobo haize-parkea: 57.245.953 euro.
  • Miramón haize-parkea: 39.564.689 euro.
  • Sangorrín haize-parkea. 53.057.034 euro.
  • Lorbes 66/30 kV-eko azpiestazioa: 833.847,10 euro.
  • Lorbes TAEa - Valentuña TAEa 66 kV-eko linea: 589.855 euro.
  • Valentuña 220/66/30 kV-eko TAEa: 2.416.170,72 euro.
  • Valentuña TAEa - Labradas TAEa eta Alcarama-La Serna goi tentsioko linearen Sekz. 220 kV-eko linea: 11.438.175 euro.
  • Labradas 400/220 kV-eko azpiestazioa: 7.704.943,39 euro.
  • La Serna TAEraino 400 kV-eko linea: 329.556,74 euro.
  • Salto del Lobo 66/30 kV-eko TAEa: 859.396,30 euro.
  • Salto del Lobo TAEa - Valentuña TAEa 220/66 kV-eko linea: 870.731 euro.
  • Miramón 220/30 kV-eko azpiestazioa: 1.279.161,59 euro.
  • Miramón 220 kV-eko TAEa - Sangorrín TAEko goi tentsioko linearekin bat egiteko euskarria - Salto del Lobo TAEko Bypass-a: 1.131.246 euro.
  • Sangorrín 220/30 kV-eko azpiestazioa: 2.119.952,23 euro.
  • Sangorrín 220 kV-eko TAEa - Salto del Lobo TAEko Bypass-a: 1.333.413 euro.

–Xedea: Energia sortzea merkaturatzeko.

Proiektu honen administrazio baimena onestea Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren eskumena da, eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren menpe dago. Horrez gain, jendaurreko informazioaren tramitea ere bete behar duenez, batera egiten dira proiektuarena eta ingurumen-inpaktuaren azterketarena, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta azter daitezen proiektu, ingurumen-inpaktuaren azterketa eta lurzatien planoak, eta, beraz, ingurumen arloko agiriak nahiz agiri tekniko guztiak, hitzordua hartuta, toki hauetan: Gobernuak Zaragozan duen Azpiordezkaritzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionalean (Nuestra Señora del Pilar plaza 13, 50071, Zaragoza) eta Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionalean (Merindadeen plaza z.g., 31071, Iruña), edo Gobernuak Errioxan duen Ordezkaritzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionalean (Muro Francisco de la Mata kalea 3, 26071, Logroño). Esteka hauetan ere kontsultatzen ahal da:

https://www.mptfp.gob.es/eu/portal/delegaciones_gobierno/delegaciones/navarra/proyectos-ci.html

Ukitutako udaletxeetan ere kontsultatzen ahalko da dokumentazio osoa.

Arlo horiei zuzentzen ahalko zaizkie bidezkotzat jotzen diren alegazioak, idatziz, Gobernuaren aipatutako Ordezkaritzako erregistro orokorretan, edo Estatuko Administrazio Orokorraren erregistro elektronikoan (https://rec.redsara.es), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako moduetan. Horretarako hogeita hamar eguneko epea dago, iragarki hau argitaratzen den biharamunetik.

Iruñean, 2021eko otsailaren 5ean.–Industria eta Energia Arloko zuzendaria, Ignacio Irujo Sanz.

Iragarkiaren kodea: E2103430