56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Laburpena, Sakanako euskaltegietan helduak euskalduntzeko dirulaguntzak emateko deialdiarena

DDBN (Identif.): 550754.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/550754).

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.b eta 20.8.a. artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 550754.

–Onuradunak eta xedea: oinarri hauen xedea da Sakanan helduak euskalduntzen aritzen diren euskaltegiei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzea. 2021. urtean egiten diren ikastaroak hartuko dira kontuan deialdi honetan.

–Oinarri arauemaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 550741) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean (http://www.sakana-mank.eus).

–Laguntzetarako dirua, guztira: 25.000 euro.

–Eskaerak aurkezteko epea: eskaerak aurkezteko epea 2021eko martxoaren 31n bukatuko da 2021eko lehen hiruhilekoko laguntzei dagokienez, ekainaren 30ean, 2021eko bigarren hiruhilekoko laguntzei dagokienez eta 2021eko abenduaren 31n, hirugarren eta laugarren hiruhilekoetako laguntzei dagokienez.

Lakuntzan, 2021eko otsailaren 25ean.–Lehendakaria, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2103146