56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Laburpena, euskarazko ikasleentzako dirulaguntzen deialdiarena

DDBN (Identif.): 550767.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/550767).

–Onuradunak eta xedea: 2020ko uztailaren 1etik 2021eko ekainaren 30era bitarte egiten diren ikastaroen matrikularako emanen dira laguntzak. Kilometrajea ez da diruz lagunduko. Diruz lagunduko dira ikastaro estentsiboak, trinkoak, barnetegietakoak eta baliabide informatikoen bidez eginikoak. Ez dira diruz lagunduko ikastaro teknikoak, ezta C1etik goragokoak ere. Ez dira diruz lagunduko Sakanako Mankomunitateko langileek egindako ikastaroak.

–Oinarri arauemaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 550767) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean (http://sakana-mank.eus).

–Laguntzetarako dirua, guztira: 25.000 euro.

–Eskaerak aurkezteko epea: 2021eko ekainaren 1etik uztailaren 31ra arte.

Lakuntzan, 2021eko otsailaren 25ean.–Lehendakaria, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2103145