56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Eraikinak birgaitzeko eta hiri-berroneratzeko dirulaguntzen 2021eko deialdia. Laburpena

2021eko otsailaren 18ko Alkatetzaren 112/2021 Ebazpenaren bidez onetsia.

DDBN (Identif.): 550544.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/550544).

Lehena.–Onuradunak:

Deialdiaren 5. oinarrian ezarritako betekizunak edo baldintzak betetzen dituzten pertsona edo erakunde eskatzaileak.

Bigarrena.–Xedea:

Deialdi honen helburua da bizitegi-eraikinen eta haien instalazioen energia-efizientzia aurrezteko eta hobetzeko jarduketak dinamizatzea. Jarduera horiek irisgarritasuna hobetzeko obretara bidera daitezke, bai eraikinetan, bai ingurunean, arkitektura eta hirigintza jasangarria eta ingurumena errespetatzen duena babestuz.

Beste helburuetako bat da horrelako obrak egin nahi dituzten jabekideen erkidegoetan erabakiak hartzea erraztea, egoera ekonomiko ahulenean dauden bizilagunek ordaindu beharreko kuotaren zati handi bat finantzatuz.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Eraikinak birgaitzeko eta hiri-berroneratzeko laguntzen 2021eko deialdia.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

70.000 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea:

Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburpenean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Deialdi honetako dirulaguntzen eskabideak aurkezteko azken eguna 2021eko azaroaren 30a izango da.

Zizur Nagusian, 2021eko otsailaren 24an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2103149