56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 884., 885., 886. eta 887. lurzatietan. Hasierako onespena

Villatuertako alkateak, 2021eko otsailaren 22an eman 028/2021 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Íñigo Garrués Pinillosek sustatutako xehatasun-azterketa, Katastroko 1. poligonoko 884., 885., 886. eta 887. lurzatiei dagokiena. Helburua du lurzatien tipologia aldatzea eta eraikinen lerrokatze gehienekoa zehaztea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria Udaleko osoko bilkurari igorriko zaio, behin betiko onets dadin, bidezkoa bada.

Villatuertan, 2021eko otsailaren 23an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2103000