56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Urbanizatzeko proiektua, Alesbesko UBLE-31A azpiunitateari dagokiona. Hasierako onespena

Ubalbatza honetako alkateak, 2021eko otsailaren 22an eman ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen UBLE-31A azpiunitateari dagokion urbanizatze proiektua, Industrias Alimentarias de Navarra SAUk sustatua, 5. poligonoko 119., 120., 121. eta 122. katastro-lurzatietan (Alesbesko Arau Subsidiarioen industria-erabilerako lurzoru urbanizagarri sektorizatua). Halaber, jendaurreko informazioaren tramitean jartzen da hogei egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Alesbesen, 2021eko otsailaren 22an.–Alkate udalburua, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2102993