56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Hiri-jarduketarako plan berezia 3. poligonoko 961. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren otsailaren 18ko 46/2021 Ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat 3. poligonoko 961. lurzatian, etxebizitzaren azalera handitzeko.

Espedientea izapidetzen da eta jendaurrean jarriko da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian, espedientea udal bulegoetan egonen da interesdunen eskura, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ahal izateko.

Valtierran, 2021eko otsailaren 22an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2103109