56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Ekintzaileei dirulaguntzak ematea lokalak alokatu eta erosteko. Deialdiaren laburpena

DDBN (Identifikazioa): 550686.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/550686).

1. Helburua eta xedea.

1.1. Oinarri hauen xedea da 2021. urtean Eguesibarren jarduera ekonomiko berria ezartzeko lokalak alokatu eta erosteko laguntza ekonomikoen emakida arautzea.

1.2. Oinarri hauetan jasotzen diren laguntza ekonomikoetan sartuko dira erosteko aukera dakarten alokairuak ere, ezertan ukatu gabe aurrerago ezarritako bateraezintasunen araubidea.

1.3. Edonola ere, lokalen errentamendua edo jabetza eskritura publiko bidez formalizatu beharko da, eta alokairuaren kasuan, agiri pribatuaren bidez.

1.4. Oinarri hauen ondorio guztietarako, errenta ez denean ezartzen hilabeteka, hilabeteari dagokion zenbatekoa edo hainbanakoa aterako da.

2. Eskatzaileen betebeharrak.

Laguntzen onuradunak izateko, bai pertsona fisikoek bai juridikoek, jarduera ekonomiko edo negozio berria abiarazi beharko dute alokairuan edo jabetza osoan hartutako lokal batean.

Jarduera izan ahalko da industria arlokoa, merkataritzakoa edo edozein motako zerbitzuetakoa, bai eta lanbideei lotutakoa ere.

Diruz laguntzekoa den lokalean ezarriko den jarduerak berritzailea beharko du izan; hau da, ibarrean lehendik abiarazi gabekoa izanen da, edo ibarrean jarduera antzekorik edo baliokiderik bada, hartatik 150,00 metro linealeko erradiora ezarriko da. Erradio hori kalkulatuko da diruz lagunduko den lokal berriaren sarrerako atetik neurtuta.

Dena dela, aurreko baldintza ez da aplikatuko industria eta ostalaritzako jardueretan.

Ez dira jarduera ekonomiko berritzat hartuko deialdiaren aurretik jada lokal horretan jarduera ekonomiko batean aritu eta EJZeko beste epigrafe batean alta ematen dutenak.

Abiarazi nahi den jardueran, langile bat gutxienez egon beharko da diruz laguntzekoa den lokalean.

Laguntzen pertsona edo entitate onuradun izateko, jarduerak bildu beharko ditu eskatzekoak diren baimen guztiak, ingurumenekoak, hirigintzakoak eta bestelako sektoreetakoak.

Jarduerak altan emanda egon behar du Eguesibarko jarduera ekonomikoaren gidan, eta eguneratutako egon. Laguntza eskatu aurretik egon behar dute altan emanda.

Tokiko Garapenerako Arloak elkarrizketa eginen die jardueraren titularrei, eta hartan azaldu beharko dituzte egin nahi dutenaren nondik norakoak.

Jardueraren titularrek Eguesibarko Udalak tokiko merkataritza sustatzeko antolatzeko dituen ekintzetan eta bestelako kanpainetan parte hartu beharko dute, bai eta horiek ezagutarazteko ekintzetan ere.

Oinarri hauetan ezarritako laguntza ekonomikoak jasotzeko aukerarik ez da izanen honako kasu hauetan:

–Aldez aurretik Eguesibarren ezarrita dagoen jarduera baten jarraipen hutsa dela froga daitekeenean, sozietatearen izena baino ez denean aldatu, sozietateen bat-egite edo xurgapenetan, edo ibarrean jarduera tokiz aldatu baizik egin ez denean.

Dena den, salbuespen izango dira honako hauek:

a) Aldez aurretik Udalaren enpresa-mintegian zeuden jarduerak, baldin eta mintegian egoteko epea amaitutakoan, ibarrean kokatzen badira.

b) Aurretik ibarrean kokatuta dauden jarduerak, baina dirulaguntza hau eskatu ez zutenak lehenbizikoz martxan jartzean, eta jarduera handitu behar dutela-eta, kokalekua aldatu behar dutenean eta ibarreko beste toki batera mugitu. Jarduera handitu nahi dutela frogatzeko, azalera, makineria edo plantilla handitu behar dituztela erakutsi beharko dute.

Alokairurako laguntzaren onuradun diren enpresek edo norbanakoek, beste lokal bat erosi edo alokatzen badute ibarrean beren jarduera han kokatzeko eta ez badute agortu lehenbiziko alokairuagatik jasotako laguntza, laguntza hori egokitzen ahalko da jasotzeke geratu den denbora-tartearen arabera eta eskuratutako lokal berriaren ezaugarriak aintzat hartuta.

Bi kasu horietan, eskatzaileak dirulaguntza ebazteko ardura duen organoaren aurrean aurkeztu beharko du lokala aldatu izanaren beharra frogatzen duen dokumentazioa.

Dirulagutnza jaso ahal izateko, udal langileek aldeko txostena eman beharko dute.

–Jarduera eteten edo ixten bada, sustatzaile berberek edo gutxienez haietariko bik jarduera berriz ere abiarazi aurreko bi urteko epearen barnean.

–Ez dute laguntza hauek jasotzeko eskubiderik izango aurreko lau urteetan haien onuradun izan diren pertsona fisiko edo juridikoek eta aurreko dirulaguntzaren xede izandako jarduera utzi badute, nahiz eta abiarazten duten jarduera beste bat izan.

Lau urteko epea lehendabiziko dirulaguntza eman zen egunetik aurrera hasiko da zenbatzen.

Diruz lagundutako aurreko jarduerak aktibo jarraitzen badu, laguntza berria jasotzeko baldintza izango da aurreko jarduerari eustea lokal berriaren alokairua edo erosketa diruz laguntzen den denbora-tarte osoan zehar.

3. Eskaerak aurkezteko epea.

Epea hasiko da deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

Eta amaituko 2021eko urriaren 31n.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2021eko otsailaren 2an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2103156