56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, Eguesibarko sorkuntza artistikorako laguntzak emateko. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 550771.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/550771).

–Helburua eta xedea.

Laguntza hauen helburua da Eguesibarko artistek obrak sortzea, eta zehazki:

• Arte sorkuntzako lanak laguntzea Eguesibarren.

• Deialdiaren xede diren lanak hedatzen laguntzea.

• Jarduera artistikoarekiko begikotasuna piztea Eguesibarren.

• Kulturaren garapena sustatzea Eguesibarren.

–Eskatzaileen betebeharrak.

Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisikoek eskuratu ditzakete laguntza hauek:

• Proiektua aurkezteko egunean Eguesibarren erroldatuta egotea, gutxienez urtebete lehenagotik, etenik gabe.

• Udal honekin dituen zerga betebeharrak ordainduta izatea.

–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak ez baditu betetzen deialdian ezarritako betekizunak, interesdunari eskatuko zaio zuzenketa egin dezala gehienez ere hamar egun balioduneko epe luzaezinean, eta ohartaraziko zaio, hala egin ezean, eskabidea bertan behera utzi duela iritziko zaiola. Betiere, aitzinetik ebazpena emanen da, urriaren 1eko 39/2015 Legean xedaturik dagoenarekin bat (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Sarrigurenen (Eguesibar), 2021eko otsailaren 2an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2103153