56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Ukarko Udalak, 2021eko otsailaren 9an egindako osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen lurralde aberastasunaren balorazio txostenaren proiektua.

Espedientea 20 egunean egonen da jendaurrean, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten interesdunek; hori guztia, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (foru lege horrek tratatzen ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak).

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da Udalaren Idazkaritzan, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Ukarren, 2021eko otsailaren 25ean.–Alkatea, Carlos Lecumberri Erro.

Iragarkiaren kodea: L2103186