56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera sailkaturako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren Hirigintzako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean ondotik zehazten den espedientea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutako pertsonek bidezko alegazioak egin ditzaten epe horretan.

Espedientearen zenbakia: 000049/2021.

–Sustatzailea: Navarra de Infraestructuras Locales, SA.

–Jarduera: Montes del Cierzoko hondakin-uren (zerbitzu urak) tratamendua hobetzea (aldaketa).

–Kokalekua: Montes del Cierzo industrialdea (erdiko bideko lorategietan, poligonoaren hondoan).

Tuteran, 2021eko otsailaren 23an.–Hiri Garapen Jasangarriko Arloko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2103182