56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Dirulaguntzak ematea, kirol ekitaldiak antolatzeko eta txapelketa nazionalen eta nazioartekoen azken faseetan parte hartzeko 2021ean. Laburpena DDBN identifikazioa: 550129.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/550129).

Onuradunak: kirol talde eta elkarteak, kirol klubak, kirol sozietateak eta/edo irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoak, baldin legez eratuak eta kasuan kasuko erregistroan inskribatuak badaude eta egoitza soziala eta fiskala Tafallan badute. Dirulaguntza-eskaeraren helburu den kirol jarduera 2021. urtean egina izan behar dute.

Xedea: dirulaguntzak ematea kirol ekitaldiak antolatzeko eta txapelketa nazionalen eta nazioartekoen azken faseetan parte hartzeko.

Oinarri arautzaileak: 2017ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 8koan, eta Tafallako Udalaren Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es webgunean.

Zenbatekoa: 10.000,00 euro.

Eskaerak aurkezteko epea: 15 egun natural, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tafallan, 2021eko otsailaren 22an.–Kirol Alorreko zinegotzi ordezkaria, Ignacio Moros Bailón.

Iragarkiaren kodea: L2102969