56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Desjabetzeak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen zerrenda, Txapitela kaleko 8-10 eraikineko oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziarena. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2021eko urtarrilaren 14an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

PLE 14-ENE-21 (5/CU).

«Ikusirik Txapitela kaleko 8-10eko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailua jartzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen jabeen zerrenda, Osoko Bilkurak hasiera batez onetsia 2020ko irailaren 3an hartutako PLE 03-SEP-20 (4/CU) Erabakiaren bidez, eta ikusirik, orobat, aurkezturiko alegazioak eta espedienteko txostenak,

ERABAKITZEN DA:

1.–Elena Díaz Álvarez Maldonadok, Jesús Nogueras Carnicero ordezkatuz, aurkezturiko alegazioak ezestea, erantsitako txostenean jasotzen diren arrazoiengatik.

2.–Txapitela kaleko 8-10eko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailua jartzeko proiektuak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda onestea, guztiz beharrezkotzat jotzen baita horiek okupatzea eta eskuratzea. Hona hemen zerrenda:

FINKA

JABEAK

KOKALEKUA

DESJABETU BEHARREKO AZALERA

1 (beheko solairua)

Jesús Nogueras Carnicero

1. poligonoa, 529. lurzatia.

6,91 m2

2 (solairuartea)

2,99 m2

3.–Ondasunen eta eskubideen zerrenda horretako lurra okupatzeko beharra deklaratzea.

4.–Ahalmena ematea Juan José Echeverría Iriarte Hirigintza, Etxebizitza eta Osasun Alorreko zinegotzi ordezkariari eta Alberto Calvo Azagra funtzionarioari, sina ditzaten okupatu aurreko akta, alderdien adostasunezko akta, ordainketako akta, okupaziokoa, eta desjabetzea egiteko beharrezkoak izan daitezkeen bestelako agiriak.

5.–Desjabetzeak ukitutako ondasunen presako okupazioa deklara dezala eskatzea Nafarroako Gobernuari, kontuan harturik beharrezkoa dela oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailua jartzeko lanak egitea.

Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta legeak dioen bezala saiatuta ere jakinarazi ezin izan zaienentzat; orobat, argitaratzea Foru Komunitatean editatutako bi egunkaritan eta Udalaren iragarki-taulan, eta banan-banan jakinaraztea espedienteko interesdunei.»

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete dadin indarreko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta 45.1.a) apartatuan xedatutakoa (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa) eta aplikagarri den gainerako legeria, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta legeak dioen bezala saiatuta ere jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2021eko otsailaren 19an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2102928