56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Udalaren deialdia, gizarte-inklusio eta -larrialdi prozesuetarako laguntzak arautzen dituena (Orkoiengo OGZ). Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 551531.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/551531).

a) Onuradunak: Orkoiengo Gizarte Zerbitzuen oinarrizko esparruan sartuta dauden herrietan erroldatutako familia-unitateek eskatzen ahalko dituzte gizarte-inklusio eta -larrialdi prozesuetarako laguntzak.

b) Helburua: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei erraztasunak ematea gizarte larrialdietako laguntzak eta/edo gizarteratze prozesuetan laguntzekoak kudeatu ditzaten. Laguntza horiek gabezia ekonomikoak dituzten pertsonentzat dira, zailtasun handiak izaten baitituzte oinarrizko beharrak berehala asetzeko.

c) Oinarri arauemaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

d) Zenbatekoa: deialdi honetarako 10.000 euro bideratuko dira, 2318 4800001 aurrekontu aplikazioaren kargura (Gizarte premietarako dirulaguntzak); 2021eko ekitaldirako zabaltzea dago.

e) Eskaerak aurkezteko epea: urte bakoitzaren lehendabiziko egun baliodunean hasiko da, aurrekontuko diruari eusten zaion bitartean, eta urte naturalaren abenduaren 31n amaituko da.

Orkoienen, 2021eko martxoaren 2an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2103410