56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 111. lurzatian. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuak, 2021eko otsailaren 23ko 2021-0169 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea xehetasun-azterketa Noain Elortzibarko 2. poligonoko 111. lurzatirako, María Teresa Asiáin Esparzak sustatua.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki-taulan eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

3. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Edonola ere, gogoan izan behar da ezin izango dela behin betikotzat onetsi agiria 253/2019 Foru Dekretuan adierazitako formatura egokitzen ez den bitartean.

4. Hasierako onespena jakinaraztea María Teresa Asiáin Esparzari eta lurzati mugakideen jabeei.

5. Txostena eskatzea Iruñerriko Mankomunitateari (Iruñerriko Zerbitzuak SA).

Noain Elortzibarren, 2021eko otsailaren 24an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2103214