56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Lizentziak etetea lurren birpartzelazioak egiteko, eraikitzeko
eta eraisteko Artadiburua kalean, hiri-jarduketarako plan berezia onetsi aurretik

Uharteko Udalak, Alkatetzaren 2021eko otsailaren 22ko 2021-0133 Ebazpenaren bidez, aurretiaz Hirigintza, Ingurumen eta Trafiko Batzordeak aldeko txostena emanik, honako erabaki hau hartu du (48/2021 espedientea):

Lehena.–Etetea lurren birpartzelazioak egiteko, eraikitzeko eta eraisteko lizentzien ematea Uharteko Artadiburua kalean (El Pilar kolonia, HAPOaren –Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren– arabera, eta zehazki Uharteko katastroko 1. poligonoko 11.-18. lurzatiak), egun Uharteko Udala prestatzen ari den hiri-jarduketarako plan berezia hasiera batez onetsi aurretik; hori guztia, 1/2017 Foru Dekretuaren 70.1 artikuluaren babesean (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Erabaki horretan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, jendaurreko informazioaren ondorioetarako. Era berean, aditzera ematen da haren aurka honako errekurtso hauek jartzen ahalko direla, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Uharten, 2021eko otsailaren 23an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2103106