56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Herri-lurraren okupazioa, 2. poligonoko 308A lurzatian. Hasierako onespena

Eulateko Udalak, 2021eko otsailaren 2an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea espedientean azaltzen den baldintza-agiria herri-lurrak okupatzeko (7. poligonoko 308A lurzatia ), Juan José Andueza Usarbarrenak egurrezko estalpe bat jar dezan.

Bigarrena.–Jendaurrean jartzea baldintza-agiria, iragarkia jarriz Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udal honetako iragarki-taulan eta webgunean 15 egun baliodunez, alegazioak, erreklamazioak nahiz iradokizunak aurkez daitezen.

Hirugarrena.–Jendaurrean dagoen bitartean haren aurkako alegazio edo erreklamaziorik jartzen ez badute, hasiera bateko onespena behin betikoa izatera igaroko da, eta espedientea Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuari igorriko zaio, beharrezko baimena eman dezan egiazki okupatu aurretik.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Eulaten, 2021eko otsailaren 22an.–Alkatea, María Idoya Martínez de La Hidalga Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L2103183