56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, lokal zati baten desjabetzearen ondorioz, Logroño Bidea kaleko 2ko eraikinean igogailua paratzeko. Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2020ko otsailaren 11n egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, Logroño Bidea kaleko 2ko plan berezia behin betiko onestearen ondoriozkoa. Plan berezi horrek desjabetzea dakar merkataritza-lokal batean, igogailua paratzeko.

Katastroko erreferentzia: 3. poligonoko 510. lurzatia.

Desjabetu beharreko azalera: 3,80 m² desjabetuko dira beheko solairuan dagoen lokalaren guztizko altueran, erantsitako sabaipean 3,30 m²-ko afektazioa izanen du eta 30 cm beheratuko da jatorrizko altuerarekiko.

Kokalekua: Anai Diego kalea 33, Lizarra.

Osoko bilkuraren aipatu erabakian deklaratu zen, orobat, ondasunen eta eskubideen aurreko zerrendan dagoen lurra okupatzeko beharra.

Lizarran, 2021eko otsailaren 18an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2102972