56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Aldaketa, Udal Planeko UC-6, UN-3, UN-7, UN-8, AR-4 eta AR-5 unitateetako erabileretan. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2021eko otsailaren 17an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Doneztebeko Udal Planaren aldaketa xehatu bat, Doneztebeko Udalak sustatua, toleratutako eta debekatutako erabilera xehatuen araubideak aldatzeko xedez, erabilera nagusiak eta baliokideak errespetaturik, UC-6, UN-3, UN-7, UN-8, AR-4 eta AR-5 unitateetan.

Bilkura berean erabaki zen etetea lizentzien ematea UC-6, UN-3, UN-7, UN-8, AR-4 eta AR-5 unitateetan, determinazio berriek egun indarrean dagoen hirigintza-araubidea aldatzen badute, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70.2 artikuluan xedatuari jarraikiz (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarkia jarriz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluarekin, aplikagarria baita lege beraren 77.3 artikulutik hartara bidalita (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aditzera ematen da.

Donezteben, 2021eko otsailaren 18an.–Jarduneko alkate udalburua, Leire Ortuoste García.

Iragarkiaren kodea: L2103098