56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Herri-lurra okupatzeko espedientea, 15. poligonoko 641. lurzatian. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2021eko otsailaren 11n egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen, bertaratu guztien adostasunarekin, herri-lurra okupatzeko espediente bat Corellako katastroko 15. poligonoko 641. lurzatian, goi-tentsioko linea elektrikoaren euskarri bat paratzeko, zeinak hornituko baitu hegazti gizendegia ustiatzeko 5 naberen eraikuntza; halaber, hasiera batez onetsi zuen okupazioa arautuko duen baldintza-agiria. Hura jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan xedatuarekin bat.

Corellan, 2021eko otsailaren 12an.–Alkate udalburua, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2102779