56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Xehetasun-azterketa, 8. poligonoko 27. eta 28. lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzak 2021eko otsailaren 25ean emandako ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Javier Luis Manso Montesek sustatutako xehetasun-azterketa, San Esteban de Larragueta kaleari dagokiona (8. poligonoa, 27. eta 28. lurzatiak).

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoarekin. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Berriobeitin, 2021eko otsailaren 25ean.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2103197